[itzul] Dolor imposibilitante

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Eka 22, 08:49:58, CEST 2021


Egun on:

Orain ikusten dut hobeki, Xabierrek emandako azalpenean, "min ezintzaile"
esapidearen bikoiztasuna, nahiz eta berez "imposibilitante" esanahia izan
dezakeen ezintzaile hitzak. Orduan, pentsatzen dut "ezintasun eragile"
edota "desgaitasun eragile" ez direla aukera txarrak. Edota Oskarrek dioen
moduan, perifrasia erabili eta listo: ezintasuna dakarren mina,
desgaitasuna eragiten duena...

"Eragoztoinaze" eta "galarazoinaze" horien kasuan, saiakera ederrak, baina
belarrian gogorregiak, ez?.

"Ezinbizizko mina" interesgarria da oso. Ematen du minaren graduari egiten
diola erreferentziarik, irudia hori bait dirudi buruan; norbanakoaren mina
zenbaterainokoa den aztertzeko xedez, min hori baloratzeko 1etik 5era
puntuatzeko eritzainek esaten dizuten bezala, "gure" ezinbizizko mina 5ekoa
izanen zen. Baina "imposibilitante" ezintasuna ekartzen duen mina da,
ezintasun-mailari dagokionez (izurra izurtuta) erabatekoa izan litekeena,
ezin ibili edo pentsatuz.

Esapide teknikoa den aldetik, agian "min ezintzailea" da aukerarik egokiena
testuinguruan, oinazea deskribatzeko tenorean, oinaze horrek beste adjetibo
batzuk ekartzen dituelako: larria, kronikoa, akutua eta abar. Bestenaz,
"ezintasuna dakarren mina" perifrasiak esanahi hutsa du edo zalantzarik
gabekoa, ez?.

Mila esker bioi

Bitor





Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 eka. 22, ar. (08:00)):

>
> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>
> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>
> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia, gaztelaniazko
> espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik, Itzul-en bertan
> hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min ezintzaile” ez
> da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da berehalakoan
> ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi hauetatik zein den:
>
> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>
> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia,
> ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, “analgésico”
> esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu esanahiaren muina
> (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten du, izenondo
> modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” substantiboa dugu muin,
> eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren nolakotasun bat adierazteko
> zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>
> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Mila esker, Xabier
>>
>> Beraz, min ezintzaile
>>
>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut, galdetu
>> baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri esker
>> egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain laguntzaileendako
>> hiztegia): http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>
>> Mila esker, Bitor
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>
>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>
>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan medikuntzaren
>>>> alorrean erabiliak:
>>>>
>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>
>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>
>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>
>>>>  *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>
>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>
>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>
>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>
>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak),
>>>> baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>
>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>>>
>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>
>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>
>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>
>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>
>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>
>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>
>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>
>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil
>>>> nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea*
>>>> duten pertsonei begira ere, ...
>>>>
>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>
>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>
>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>
>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>
>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak* dituzte,
>>>> arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. Gehienek
>>>> ezin dute hitz egin, eta.
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>
>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>
>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>
>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>>>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>>>> pertsonei begira ere, ...
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>
>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>
>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>
>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor edo
>>>> *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>> badagokio, organo ...
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>
>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>
>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>
>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
>>>>> kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
>>>>> zait.
>>>>>
>>>>>
>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>
>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>
>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>
>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>
>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo
>>>>> bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>
>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/4ba1bc12/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago