[itzul] Dolor imposibilitante
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
As, Eka 22, 08:53:33, CEST 2021
Ezinbiziko min = dolor insufrible?
Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
eka. 22, ar. (08:49)):
> Egun on:
>
> Orain ikusten dut hobeki, Xabierrek emandako azalpenean, "min ezintzaile"
> esapidearen bikoiztasuna, nahiz eta berez "imposibilitante" esanahia izan
> dezakeen ezintzaile hitzak. Orduan, pentsatzen dut "ezintasun eragile"
> edota "desgaitasun eragile" ez direla aukera txarrak. Edota Oskarrek dioen
> moduan, perifrasia erabili eta listo: ezintasuna dakarren mina,
> desgaitasuna eragiten duena...
>
> "Eragoztoinaze" eta "galarazoinaze" horien kasuan, saiakera ederrak, baina
> belarrian gogorregiak, ez?.
>
> "Ezinbizizko mina" interesgarria da oso. Ematen du minaren graduari egiten
> diola erreferentziarik, irudia hori bait dirudi buruan; norbanakoaren mina
> zenbaterainokoa den aztertzeko xedez, min hori baloratzeko 1etik 5era
> puntuatzeko eritzainek esaten dizuten bezala, "gure" ezinbizizko mina 5ekoa
> izanen zen. Baina "imposibilitante" ezintasuna ekartzen duen mina da,
> ezintasun-mailari dagokionez (izurra izurtuta) erabatekoa izan litekeena,
> ezin ibili edo pentsatuz.
>
> Esapide teknikoa den aldetik, agian "min ezintzailea" da aukerarik
> egokiena testuinguruan, oinazea deskribatzeko tenorean, oinaze horrek beste
> adjetibo batzuk ekartzen dituelako: larria, kronikoa, akutua eta abar.
> Bestenaz, "ezintasuna dakarren mina" perifrasiak esanahi hutsa du edo
> zalantzarik gabekoa, ez?.
>
> Mila esker bioi
>
> Bitor
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 eka. 22, ar. (08:00)):
>
>>
>> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>>
>> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>>
>> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia,
>> gaztelaniazko espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik,
>> Itzul-en bertan hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min
>> ezintzaile” ez da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da
>> berehalakoan ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi
>> hauetatik zein den:
>>
>> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
>> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
>> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>>
>> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia,
>> ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, “analgésico”
>> esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu esanahiaren muina
>> (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten du, izenondo
>> modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” substantiboa dugu muin,
>> eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren nolakotasun bat adierazteko
>> zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>>
>> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
>> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
>> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
>> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
>> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
>> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>>> Mila esker, Xabier
>>>
>>> Beraz, min ezintzaile
>>>
>>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut,
>>> galdetu baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri
>>> esker egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain
>>> laguntzaileendako hiztegia):
>>> http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>>
>>> Mila esker, Bitor
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>>
>>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>>
>>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan
>>>>> medikuntzaren alorrean erabiliak:
>>>>>
>>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>>
>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>
>>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>>
>>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>>
>>>>> *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>>
>>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>>
>>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>>
>>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>>
>>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak),
>>>>> baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>>
>>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>>>>
>>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>>
>>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>>
>>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>>
>>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>>
>>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>>
>>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>
>>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>
>>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil
>>>>> nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea*
>>>>> duten pertsonei begira ere, ...
>>>>>
>>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>>
>>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>>
>>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>>
>>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>>
>>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>>
>>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak*
>>>>> dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak.
>>>>> Gehienek ezin dute hitz egin, eta.
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>>
>>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>
>>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>
>>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>>>>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>>>>> pertsonei begira ere, ...
>>>>>
>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>
>>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>>
>>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>>
>>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>>
>>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor edo
>>>>> *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>>> badagokio, organo ...
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>
>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>
>>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>>
>>>>>
>>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>>
>>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>>
>>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>>
>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>
>>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>>
>>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>>
>>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere,
>>>>>> "eragozle" kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile"
>>>>>> luzegi egiten zait.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>>
>>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>>
>>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>>
>>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>>
>>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>>>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>>>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten
>>>>>> edo bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>>
>>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>>
>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/29fe3bdf/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago