[itzul] Dolor imposibilitante

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 22, 11:08:09, CEST 2021


Begira ezazu "ezin-bizi" Orotarikoan.

Xabier

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
eka. 22, ar. (08:53)):

> Ezinbiziko min = dolor insufrible?
>
> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> eka. 22, ar. (08:49)):
>
>> Egun on:
>>
>> Orain ikusten dut hobeki, Xabierrek emandako azalpenean, "min ezintzaile"
>> esapidearen bikoiztasuna, nahiz eta berez "imposibilitante" esanahia izan
>> dezakeen ezintzaile hitzak. Orduan, pentsatzen dut "ezintasun eragile"
>> edota "desgaitasun eragile" ez direla aukera txarrak. Edota Oskarrek dioen
>> moduan, perifrasia erabili eta listo: ezintasuna dakarren mina,
>> desgaitasuna eragiten duena...
>>
>> "Eragoztoinaze" eta "galarazoinaze" horien kasuan, saiakera ederrak,
>> baina belarrian gogorregiak, ez?.
>>
>> "Ezinbizizko mina" interesgarria da oso. Ematen du minaren graduari
>> egiten diola erreferentziarik, irudia hori bait dirudi buruan;
>> norbanakoaren mina zenbaterainokoa den aztertzeko xedez, min hori
>> baloratzeko 1etik 5era puntuatzeko eritzainek esaten dizuten bezala, "gure"
>> ezinbizizko mina 5ekoa izanen zen. Baina "imposibilitante" ezintasuna
>> ekartzen duen mina da, ezintasun-mailari dagokionez (izurra izurtuta)
>> erabatekoa izan litekeena, ezin ibili edo pentsatuz.
>>
>> Esapide teknikoa den aldetik, agian "min ezintzailea" da aukerarik
>> egokiena testuinguruan, oinazea deskribatzeko tenorean, oinaze horrek beste
>> adjetibo batzuk ekartzen dituelako: larria, kronikoa, akutua eta abar.
>> Bestenaz, "ezintasuna dakarren mina" perifrasiak esanahi hutsa du edo
>> zalantzarik gabekoa, ez?.
>>
>> Mila esker bioi
>>
>> Bitor
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 eka. 22, ar. (08:00)):
>>
>>>
>>> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>>>
>>> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>>>
>>> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia,
>>> gaztelaniazko espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik,
>>> Itzul-en bertan hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min
>>> ezintzaile” ez da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da
>>> berehalakoan ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi
>>> hauetatik zein den:
>>>
>>> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
>>> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
>>> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>>>
>>> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia,
>>> ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, “analgésico”
>>> esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu esanahiaren muina
>>> (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten du, izenondo
>>> modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” substantiboa dugu muin,
>>> eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren nolakotasun bat adierazteko
>>> zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>>>
>>> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
>>> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
>>> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
>>> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
>>> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
>>> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>>> Mila esker, Xabier
>>>>
>>>> Beraz, min ezintzaile
>>>>
>>>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut,
>>>> galdetu baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri
>>>> esker egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain
>>>> laguntzaileendako hiztegia):
>>>> http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>>>
>>>> Mila esker, Bitor
>>>>
>>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>> (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>>>
>>>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>>>
>>>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan
>>>>>> medikuntzaren alorrean erabiliak:
>>>>>>
>>>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>>>
>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>
>>>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>>>
>>>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>>>
>>>>>>  *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>>>
>>>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>>>
>>>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>>>
>>>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>>>
>>>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak),
>>>>>> baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>>>
>>>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>>>>>
>>>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>>>
>>>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>>>
>>>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>>>
>>>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>>>
>>>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>>>
>>>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>
>>>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>
>>>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil
>>>>>> nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea*
>>>>>> duten pertsonei begira ere, ...
>>>>>>
>>>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>>>
>>>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>>>
>>>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>>>
>>>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>>>
>>>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>>>
>>>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak*
>>>>>> dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak.
>>>>>> Gehienek ezin dute hitz egin, eta.
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>>>
>>>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>
>>>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>
>>>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>>>>>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>>>>>> pertsonei begira ere, ...
>>>>>>
>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>
>>>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>>>
>>>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>>>
>>>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>>>
>>>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor
>>>>>> edo *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>>>> badagokio, organo ...
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>
>>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>>
>>>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>>>
>>>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>>>
>>>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>>>
>>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>
>>>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>>>
>>>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>>>
>>>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere,
>>>>>>> "eragozle" kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile"
>>>>>>> luzegi egiten zait.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>>>
>>>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>>>
>>>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>>>
>>>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>>>
>>>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>>>>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>>>>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten
>>>>>>> edo bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>>>
>>>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>>>
>>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/7148e319/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago