[itzul] Dolor imposibilitante

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 22, 11:18:19, CEST 2021


Baina hau ere ekartzen du:

Imposibilidad de ganarse la vida.
Etxetiarrak ere [...] urthe txarretan ahal duena egiten du, bere
ezin-biziarekin. Dv Lab
*Laborantzako liburua edo bi aita semen solasak laborantzaren gainean*
(1858).
87. Bethi arrangura gare gure ezin-biziaz. Ib. 293. Ezin bizia, ori! Ogi
guti sartu da. Barb Sup 10. Ezin biziak etzian eskerniatüko jaun hura, ezi
lan hanitx bazian herrian. Const 42. Zuaitzik-ezak ezin-bizia dakar. Munita
129. Azkenik sartu zan errian ezin-bizia. Ib. 129. Bizkitartean eskualdunek
ezin-bizia omen duten gure lurretarat heldu zaizku alde guzietako arrotzak.
GAlm 1955, 28. (ap. DRA) Ezin bizia omen da han ere. JEtchep 72. Ezin bizia
jarria dago / mendi aldean etxero. Basarri 129. Basarritarrak lendik
bagendun / naikua ezin biziya. Uzt LEG II 165. Bizinahiak eta ezinbiziak
[...] zerabilen gizonak ez zuen deusetarako astirik, ihizerako eta
bilketarako izan ezik. MIH 284s.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
eka. 22, ar. (11:13)):

> ezin-bizi.
> Situación, vida *insoportable*.
> Ikusirik [juduak] zer ezin-bizian arkitzen ziran, eta zer
> gogortasunarekin agintzen zieten [eraentzalleak], berak ere gogor egiten
> asi ziran. Lard 537. Otxandak ezin bizia jarriko zion Usoari. Etxde AlosT
> 39. Bere ezkon-aizpak jartzen zion ezin bizia osaba-izebai jakiñeraztera.
> Etxde JJ 108. Ezinbizirik ez dudala esana dago. Edozein aldetarik
> begiratuta, pasamodu moldatzen naiz. MEIG IX 95 (escrito en la cárcel).
>
> Mila esker
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 eka. 22, ar. (11:08)):
>
>> Begira ezazu "ezin-bizi" Orotarikoan.
>>
>> Xabier
>>
>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>> eka. 22, ar. (08:53)):
>>
>>> Ezinbiziko min = dolor insufrible?
>>>
>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>>> eka. 22, ar. (08:49)):
>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> Orain ikusten dut hobeki, Xabierrek emandako azalpenean, "min
>>>> ezintzaile" esapidearen bikoiztasuna, nahiz eta berez "imposibilitante"
>>>> esanahia izan dezakeen ezintzaile hitzak. Orduan, pentsatzen dut "ezintasun
>>>> eragile" edota "desgaitasun eragile" ez direla aukera txarrak. Edota
>>>> Oskarrek dioen moduan, perifrasia erabili eta listo: ezintasuna dakarren
>>>> mina, desgaitasuna eragiten duena...
>>>>
>>>> "Eragoztoinaze" eta "galarazoinaze" horien kasuan, saiakera ederrak,
>>>> baina belarrian gogorregiak, ez?.
>>>>
>>>> "Ezinbizizko mina" interesgarria da oso. Ematen du minaren graduari
>>>> egiten diola erreferentziarik, irudia hori bait dirudi buruan;
>>>> norbanakoaren mina zenbaterainokoa den aztertzeko xedez, min hori
>>>> baloratzeko 1etik 5era puntuatzeko eritzainek esaten dizuten bezala, "gure"
>>>> ezinbizizko mina 5ekoa izanen zen. Baina "imposibilitante" ezintasuna
>>>> ekartzen duen mina da, ezintasun-mailari dagokionez (izurra izurtuta)
>>>> erabatekoa izan litekeena, ezin ibili edo pentsatuz.
>>>>
>>>> Esapide teknikoa den aldetik, agian "min ezintzailea" da aukerarik
>>>> egokiena testuinguruan, oinazea deskribatzeko tenorean, oinaze horrek beste
>>>> adjetibo batzuk ekartzen dituelako: larria, kronikoa, akutua eta abar.
>>>> Bestenaz, "ezintasuna dakarren mina" perifrasiak esanahi hutsa du edo
>>>> zalantzarik gabekoa, ez?.
>>>>
>>>> Mila esker bioi
>>>>
>>>> Bitor
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>> (2021 eka. 22, ar. (08:00)):
>>>>
>>>>>
>>>>> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>>>>>
>>>>> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>>>>>
>>>>> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia,
>>>>> gaztelaniazko espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik,
>>>>> Itzul-en bertan hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min
>>>>> ezintzaile” ez da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da
>>>>> berehalakoan ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi
>>>>> hauetatik zein den:
>>>>>
>>>>> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
>>>>> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
>>>>> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>>>>>
>>>>> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko
>>>>> erabakia, ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu,
>>>>> “analgésico” esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu
>>>>> esanahiaren muina (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten
>>>>> du, izenondo modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile”
>>>>> substantiboa dugu muin, eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren
>>>>> nolakotasun bat adierazteko zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>>>>>
>>>>> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
>>>>> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
>>>>> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
>>>>> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
>>>>> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
>>>>> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>>
>>>>> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <
>>>>> bittorbe a bildua gmail.com> escribió:
>>>>>
>>>>>> Mila esker, Xabier
>>>>>>
>>>>>> Beraz, min ezintzaile
>>>>>>
>>>>>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut,
>>>>>> galdetu baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri
>>>>>> esker egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain
>>>>>> laguntzaileendako hiztegia):
>>>>>> http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>>>>>
>>>>>> Mila esker, Bitor
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com)
>>>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>>>>>
>>>>>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>>>>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>>
>>>>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>>>>>
>>>>>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan
>>>>>>>> medikuntzaren alorrean erabiliak:
>>>>>>>>
>>>>>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>>>
>>>>>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>>>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>>>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>>>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>>>>>
>>>>>>>>  *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>>>>>
>>>>>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>>>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>>>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>>>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota
>>>>>>>> askotarikoak), baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>>>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea
>>>>>>>> ...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>>>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>>>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>>>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>>>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>>>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko
>>>>>>>> hil nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko
>>>>>>>> *ezintzailea* duten pertsonei begira ere, ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>>>>>
>>>>>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>>>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>>>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak*
>>>>>>>> dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak.
>>>>>>>> Gehienek ezin dute hitz egin, eta.
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>>>
>>>>>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi
>>>>>>>> da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea*
>>>>>>>> duten pertsonei begira ere, ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>>>
>>>>>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>>>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>>>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>>>>>
>>>>>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>>>>>
>>>>>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor
>>>>>>>> edo *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>>>>>> badagokio, organo ...
>>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>>>>
>>>>>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>>>>>
>>>>>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>>>>>
>>>>>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>>>>>
>>>>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>>
>>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>>
>>>>>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>>>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>>>>>
>>>>>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere,
>>>>>>>>> "eragozle" kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile"
>>>>>>>>> luzegi egiten zait.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia
>>>>>>>>> pazientea ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna
>>>>>>>>> dela eta (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu
>>>>>>>>> *egiten edo bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/b13eb05b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago