[itzul] Dolor imposibilitante
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Eka 22, 13:27:53, CEST 2021
Ahozkoan, "min ezintzailea" eta "min-kentzailea" sintagmek intonazio
desberdina dute (arrazoi hori aipatzen du, besteak beste,
*Ortotipografia *liburuak
halako kasuetan marratxoaren alde egiteko: *Doinuera zuzena zurkaizten
laguntzea, egunetik egunera zarpailduagoa ageri baita ikasle-irakasleen
ezpainetan*).
Marratxoa idaztea ahoskera nolabait idatzizkoan islatzeko modu bat da.
Alegia, ahozkoa da lehenengo, eta, intonazioa adierazteko, marratxoa
jartzen da, idatzizkoan intonaziorik ez dagoenez anbiguotasuna gerta
baitaiteke.
Egile-elkarte sintetiko batez osatutako izen-sintagma bat eta <izena +
izenondoa> erako izen-sintagma bat desberdin ahoskatzen dira, intonazio
desberdina dute.
<txori-izugarria> eta <txori izugarria>
<haur-hiltzailea> eta <haur hiltzailea>
<sorgin-ehiztaria> eta <sorgin ehiztaria>
Andres Alberdiren *Ahoskera *liburuak, adibidez, honela dio:
--------------------------------------------------------------------------------------------------
Elkarketaren ondorioz sortutako hitza hitz bakartzat jo behar da
sintaxiaren eta prosodiaren aldetik. Azentu-unitate bakarra osatzen du,
luzera gorabehera. Azentu-unitate modura ahoskatu behar dira honako hauek
guztiak, eta ez bi hitz beregain balira bezala:
(...)
<bide(-)urratzaile> [bi.de.u.rra.tzai.l(l)e] / [*bideurratzaile,
*bide.urratzaile]
(...)
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Intonazio-desberdintasun hori ez da euskal hitz-elkarketaren berezitasun
bat. Antzera gertatzen da ingelesez, adibidez: "a black bird" eta "a
blackbird" ez dira berdin ahoskatzen (Miren Azkaratek aspaldi-aspaldi
hitz-elkarketari buruz emandako ikastaro batean hitz-elkarte baten ahoskera
eta bi hitz beregainena desberdinak direla adierazteko emandako adibide bat
da, gogoan iltzatua gelditu zitzaidana).
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 eka. 22, ar. (08:01)):
>
> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>
> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>
> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia, gaztelaniazko
> espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik, Itzul-en bertan
> hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min ezintzaile” ez
> da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da berehalakoan
> ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi hauetatik zein den:
>
> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>
> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia,
> ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, “analgésico”
> esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu esanahiaren muina
> (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten du, izenondo
> modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” substantiboa dugu muin,
> eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren nolakotasun bat adierazteko
> zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>
> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Mila esker, Xabier
>>
>> Beraz, min ezintzaile
>>
>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut, galdetu
>> baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri esker
>> egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain laguntzaileendako
>> hiztegia): http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>
>> Mila esker, Bitor
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>
>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>
>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan medikuntzaren
>>>> alorrean erabiliak:
>>>>
>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>
>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>
>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>
>>>> *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>
>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>
>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>
>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>
>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak),
>>>> baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>
>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>>>
>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>
>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>
>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>
>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>
>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>
>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>
>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>
>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil
>>>> nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea*
>>>> duten pertsonei begira ere, ...
>>>>
>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>
>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>
>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>
>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>
>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak* dituzte,
>>>> arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. Gehienek
>>>> ezin dute hitz egin, eta.
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>
>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>
>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>
>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>>>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>>>> pertsonei begira ere, ...
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>
>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>
>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>
>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>
>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor edo
>>>> *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>> badagokio, organo ...
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>
>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>
>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>
>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
>>>>> kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
>>>>> zait.
>>>>>
>>>>>
>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>
>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>
>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>
>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>
>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo
>>>>> bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>
>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/d3dc7e0b/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago