[itzul] Dolor imposibilitante

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 22, 17:10:10, CEST 2021


Bai, egia da. Zer dagoen eta zer ez dagoen datu objektibo bat da, eta nork
bere kasa eginiko bilaketek nahiz zuk eman duzun informazio guztiz
pertinentea bezalakoek erakusten digute hori.
Ni bai, ordea, banindoan hortik harago, baina jada azaldu dut zein
ildotatik.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 eka. 22, ar. (17:01)):

> Intonazioarena aurreko mezu bateko baieztapen bati egindako zehaztapen bat
> da, eta ez dagokio gaiaren mamiari.
>
> Nik *min ezintzailea* sintagmari ez diot arazorik ikusten ulertua
> izateko, *min gogaikarri* sintagmari ikusten ez diodan bezalaxe. Eta
> testuinguru horretan *ezintzaile* erabili dela adierazi nuen galdegileak
> *ezintzaile* aipatu zuelako, beste aukera batzuen artean.
>
> Eta *ezintzaile* bezala erabili da *ezgaitzaile* ere (eta, beharbada,
> gehixeago erabili da gaixotasunen eta minen testuinguruan).
>
> *ezgaitu* eta *ezindu* aditzek ez dute arazorik; horregatik, aukeran,
> jada erabili diren formak nahiago ditut, eta irizpide gisa egokia iruditzen
> zait, hiztegitxo bat egin nahi bada, dagoenari eta dabilenari erreparatzea.
> Hortik aurrerakorik ez dago, nire aldetik.
>
> Agur.
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 eka. 22, ar. (13:58)):
>
>> Bai, baina intonazio-alde hori ez da kasu guztietan batera erraz
>> hautemateko modukoa.
>>
>> Adibidez:
>> *emakume-hiltzaile bati baimena eman diote / emakume hiltzaile bati
>> baimena eman diote.*
>> *udaleko automobil-garbitzaile bat ikusi dute han / udaleko automobil
>> garbitzaile bat ikusi dute han*
>>
>> Tankera horretako xehetasun/xehekeria baten baitan utzi behar dugu
>> bereizketa semantiko muntadun hori, beste aukera batzuk egonda?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2021 eka. 22, ar. (13:28)):
>>
>>> Ahozkoan, "min ezintzailea" eta "min-kentzailea" sintagmek intonazio
>>> desberdina dute (arrazoi hori aipatzen du, besteak beste, *Ortotipografia
>>> *liburuak halako kasuetan marratxoaren alde egiteko: *Doinuera zuzena
>>> zurkaizten laguntzea, egunetik egunera zarpailduagoa ageri baita
>>> ikasle-irakasleen ezpainetan*).
>>>
>>> Marratxoa idaztea ahoskera nolabait idatzizkoan islatzeko modu bat da.
>>> Alegia, ahozkoa da lehenengo, eta, intonazioa adierazteko, marratxoa
>>> jartzen da, idatzizkoan intonaziorik ez dagoenez anbiguotasuna gerta
>>> baitaiteke.
>>> Egile-elkarte sintetiko batez osatutako izen-sintagma bat eta <izena +
>>> izenondoa> erako izen-sintagma bat desberdin ahoskatzen dira, intonazio
>>> desberdina dute.
>>> <txori-izugarria> eta <txori izugarria>
>>> <haur-hiltzailea> eta <haur hiltzailea>
>>> <sorgin-ehiztaria> eta <sorgin ehiztaria>
>>>
>>> Andres Alberdiren *Ahoskera *liburuak, adibidez, honela dio:
>>>
>>> --------------------------------------------------------------------------------------------------
>>>
>>> Elkarketaren ondorioz sortutako hitza hitz bakartzat jo behar da
>>> sintaxiaren eta prosodiaren aldetik. Azentu-unitate bakarra osatzen du,
>>> luzera gorabehera. Azentu-unitate modura ahoskatu behar dira honako
>>> hauek guztiak, eta ez bi hitz beregain balira bezala:
>>>
>>> (...)
>>>
>>> <bide(-)urratzaile> [bi.de.u.rra.tzai.l(l)e] / [*bideurratzaile,
>>> *bide.urratzaile]
>>> (...)
>>>
>>> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>>> Intonazio-desberdintasun hori ez da euskal hitz-elkarketaren berezitasun
>>> bat. Antzera gertatzen da ingelesez, adibidez: "a black bird" eta "a
>>> blackbird" ez dira berdin ahoskatzen (Miren Azkaratek aspaldi-aspaldi
>>> hitz-elkarketari buruz emandako ikastaro batean hitz-elkarte baten ahoskera
>>> eta bi hitz beregainena desberdinak direla adierazteko emandako adibide bat
>>> da, gogoan iltzatua gelditu zitzaidana).
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2021 eka. 22, ar. (08:01)):
>>>
>>>>
>>>> “Ezintzaile”ren esanahia “imposibilitante” dela, zalantzarik ez.
>>>>
>>>> “Problematxoa” “min ezintzaile” batura egitean sortzen da.
>>>>
>>>> Ezen, euskarazko ikuspuntu (“entzunpuntu”?) batetik, alegia,
>>>> gaztelaniazko espresioaren jakitun zertan izan ez duen norbaitenetik,
>>>> Itzul-en bertan hainbestetan arrazoiz erreibindikatu izan den bezala, “min
>>>> ezintzaile” ez da, nire ustez, oso ulergarria. Euskal senaren arabera ez da
>>>> berehalakoan ulertzen, gaztelaniazkoa jakin gabe, “min ezintzaile” bi
>>>> hauetatik zein den:
>>>>
>>>> a) Min mota bat, ezindu egiten duena.
>>>> b) Ezintzaile bat, minaren kontrakoa. Hotz, analgesiko bat. Hots,
>>>> ingelesezko “painkiller” hitzaren guztiz paraleloa den egitura bat.
>>>>
>>>> Pentsa zeinen irristakorra den “min ezintzaile” horren aldeko erabakia,
>>>> ezen, Euskaltermen bertan, “min-kentzaile” agertzen baitzaigu, “analgésico”
>>>> esanahiarekin. Horrela, ba, “min ezintzaile”n “min” dugu esanahiaren muina
>>>> (eta “ezintzaile”k min horren ezaugarri bat jakinarazten du, izenondo
>>>> modura), baina “min-kentzaile”n, ordea, “kentzaile” substantiboa dugu muin,
>>>> eta beste substantiboa, “min”, “kentzaile”ren nolakotasun bat adierazteko
>>>> zeregin lagungarri hutsera agertzen da mugatua.
>>>>
>>>> Egia: “min-kentzaile” marratxoz idatzita egoteak hitz-elkarte bat dela
>>>> erakusten digu, ez izena+izenondo egitura bat. Ahozko komunikazioan, baina,
>>>> ez dago marratxorik. Ahozko komunikazioan ezertxok ere ez dizu adierazten
>>>> “min ezintzaile” eta “min-kentzaile” ez direla berdin deskodetuak
>>>> izatekoak. Hori da problema, nire ustez. Horregatik Googleko bilaketak ez
>>>> du “min ezintzaile” espresioa behin ere aurkitzen? Ez dakit.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>> El El lun, 21 jun 2021 a las 21:35, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>>>> escribió:
>>>>
>>>>> Mila esker, Xabier
>>>>>
>>>>> Beraz, min ezintzaile
>>>>>
>>>>> Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut,
>>>>> galdetu baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri
>>>>> esker egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain
>>>>> laguntzaileendako hiztegia):
>>>>> http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
>>>>>
>>>>> Mila esker, Bitor
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com)
>>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:44)):
>>>>>
>>>>>> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
>>>>>> bakarra ez agertzea, ordea.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>>>> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>>>>>>
>>>>>>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan
>>>>>>> medikuntzaren alorrean erabiliak:
>>>>>>>
>>>>>>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>>>>>>
>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>>
>>>>>>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>>>>>>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>>>>>>> datuak edo txostenak lortu ...
>>>>>>>
>>>>>>> *Erizaintza hiztegia*
>>>>>>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>>>>>>
>>>>>>>  *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>>>>>>
>>>>>>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>>>>>>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>>>>>>> *ezintzaileak*, ...
>>>>>>>
>>>>>>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>>>>>>> erreportajeak › gaixotas...*
>>>>>>>
>>>>>>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota
>>>>>>> askotarikoak), baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta
>>>>>>> *ezintzaileak* izaten dira.
>>>>>>>
>>>>>>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>>>>>>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>>>>>>
>>>>>>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>>>>>>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>>>>>>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>>>>>>
>>>>>>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>>>>>>
>>>>>>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako
>>>>>>> gaitz gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi
>>>>>>> batean". Adavanekoek euren buruari ...
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>>>>>>
>>>>>>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>>>>>>
>>>>>>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko
>>>>>>> hil nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko
>>>>>>> *ezintzailea* duten pertsonei begira ere, ...
>>>>>>>
>>>>>>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>>>>>>
>>>>>>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>>>>>>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>>>>>>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>>>>>>
>>>>>>> *Gaitasunak ardatz*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>>>>>>
>>>>>>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak*
>>>>>>> dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak.
>>>>>>> Gehienek ezin dute hitz egin, eta.
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>>>>>>
>>>>>>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>>
>>>>>>> *https://www.deia.eus › Opinión
>>>>>>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>>>>>>
>>>>>>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>>>>>>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>>>>>>> pertsonei begira ere, ...
>>>>>>>
>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>>>>>>
>>>>>>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten
>>>>>>> gertakarien ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei*
>>>>>>> buruzkoak. - Behar izanez gero ...
>>>>>>>
>>>>>>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>>>>>>
>>>>>>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>>>>>>
>>>>>>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor
>>>>>>> edo *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala
>>>>>>> badagokio, organo ...
>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>
>>>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>>>
>>>>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>>>>
>>>>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>>>>
>>>>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>>>>>
>>>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>
>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>>>>
>>>>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>>>>>> (2021 eka. 21, al. (10:31)):
>>>>>>>
>>>>>>>> Kaixo, egun on:
>>>>>>>>
>>>>>>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere,
>>>>>>>> "eragozle" kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile"
>>>>>>>> luzegi egiten zait.
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>>>>>>
>>>>>>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>>>>>>
>>>>>>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>>>>>>
>>>>>>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>>>>>>
>>>>>>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>>>>>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>>>>>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten
>>>>>>>> edo bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>>>>>>
>>>>>>>> Bitor Abarzuza
>>>>>>>>
>>>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210622/611faaa5/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago