[itzul] character witness
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Eka 23, 12:52:02, CEST 2021
Egun on:
*Character witness *nazioarteko zuzenbidean erabiltzen da termino bat da,
eta epaiketa batean akusatu baten izaera edo portaera onari buruzko
lekukotasuna ematen duen lekukoa izendatzeko erabiltzen da. Figura hori ez
da herrialde guztietako zuzenbidean erabiltzen; Espainian, adibidez, ez da
ohikoa. Dena den, badirudi *testigo de carácter* edo *testigo de conducta*
erabiltzen direla gaztelaniaz.
Nola emango zenukete euskaraz? Izaera-lekuko, portaera-lekuko,
jokabide-lekuko...?
Eskerrik asko!
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210623/465e4f6e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago