[itzul] Cervunales
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Ost, Eka 30, 13:36:28, CEST 2021
Liburua euskaraz ere badago, Bittor (Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak), eta, ondo diozun moduan, erreferentzia ona da. (Egin diezaiogun propaganda pixka bat, oso bakanak dira-eta maila horretako euskarazko lanak.)
Orein… horren arazoa da ez dela oso nazioartekoa:
Herba das brañas (GA)
Nard raide (FR)
Matgrass (EN)
Pel caní / pel de gos (CAT)
Eta gogoan hartu izen zientifikoa hautatuz gero Nardus stricta behar duela. Letra etzana (ahal dela); lehenengoa maiuskulaz hasita, eta bigarrena minuskulaz.
Ondo izan.
Martin
Hemendik: Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2021(e)ko ekainaren 30(a), asteazkena 12:57
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Cervunales
Kaixo, egun on:
Biologo bati galdetuta, berak aztertu du honako dokumentuan, beraren irudiko "Biblia" dena:
Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes / I. Aizpuru ... [et al.] ; [entidades realizadoras, Instituto Alavés de la Naturaleza = Arabako Natur Institututa, Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzi [Elkartea,]. 1ª ed., 3ª reimp. Vitora-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2007.
Interneten eskura dago.
Hor ez da agertzen euskarazko hitzik; horrek esan nahi du ez dagoela tradiziorik, ze, bakan ikusten omen den landarea da Nardus Stricta delakoa, goiko Pirineotan adibidez eta oso bakanetan. Hitza asmatzekotan, beraren irudiko, egokiena "cervunal" gaztelaniazko terminotik tiratu nahi bada, betiere, "oreinlar" edo "oreinlarre" izanen zen. Edota Martinek dioen moduan "Nardus Stricta larrea" eta kitto.
Ongi izan, Bitor
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2021 eka. 29, ar. (14:20)):
Kaixo. Interneten hauxe topatu dut:
https://es.wikipedia.org/wiki/Cervunal
Baina, euskarazko ordainik ez. Eman duzue inoiz?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210630/d339e1e3/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago