[itzul] Cervunales
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Ost, Eka 30, 13:15:30, CEST 2021
Kaixo,
Ni ere ez naiz aditua, baina Alberto Amorrorturen bidetik joko nuke. Oreinlar asmazio gehiegizkoa iruditzen zait (erdaratiko kalko hutsa), zerrillar, zerri-ilar polita izanda. Tradiziorik ez, ez delako jaso, zoritxarrez (Zaraitzuko hitza, eta agian Erronkarikoa izaki), baina hor dago Iribarrenen lan hori (VocNav: IRIBARREN, José M.ª Vocabulario Navarro. Segunda edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia. Pamplona, 1984.), zeinean aipatutako zerrillar ageri baita.
OEHn ageri da ere, adibidez, apo-ilar (Vitia lutea) . Horren pareko hitza dugu, segur aski, zerri-ilar hor.
Nik zerri-ilardiak edo zerri-ilar larreak proposatuko nuke.
Agustin
________________________________
Nork: Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2021(e)ko ekainaren 30(a), asteazkena 12:56
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Cervunales
Kaixo, egun on:
Biologo bati galdetuta, berak aztertu du honako dokumentuan, beraren irudiko "Biblia" dena:
Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes / I. Aizpuru ... [et al.] ; [entidades realizadoras, Instituto Alavés de la Naturaleza = Arabako Natur Institututa, Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzi [Elkartea,]. 1ª ed., 3ª reimp. Vitora-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2007.
Interneten eskura dago.
Hor ez da agertzen euskarazko hitzik; horrek esan nahi du ez dagoela tradiziorik, ze, bakan ikusten omen den landarea da Nardus Stricta delakoa, goiko Pirineotan adibidez eta oso bakanetan. Hitza asmatzekotan, beraren irudiko, egokiena "cervunal" gaztelaniazko terminotik tiratu nahi bada, betiere, "oreinlar" edo "oreinlarre" izanen zen. Edota Martinek dioen moduan "Nardus Stricta larrea" eta kitto.
Ongi izan, Bitor
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2021 eka. 29, ar. (14:20)):
Kaixo. Interneten hauxe topatu dut:
https://es.wikipedia.org/wiki/Cervunal
Baina, euskarazko ordainik ez. Eman duzue inoiz?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210630/20ad8054/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago