[itzul] solidus / sueldo

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Al, Mar 1, 18:28:05, CET 2021


Arratsalde on!

Historiari buruzko testu batean, izen horiek agertu zaizkit txanpon mota
horri deitzeko latinez zein gaztelaniaz, *XI-XIII. mendekoak Nafarroan*.
Erreferentzia Wikipediak ematen du
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Sos_(txanpona)> (Euskaltzaindia). "Sos"
jartzera lerratzen naiz, euskarazko bilakaera izan duena, baina beharbada
kale egiten ari naiz, dagoeneko joera bat nagusitu baldin bada.
Euskaltzaindiak historiako diru mota zaharrari deitzeko "sueldo" lehenesten
duela dirudi. *Sos *ala *sueldo*?

Iņaki Lopez de Luzuriaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210301/4f55409c/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago