[itzul] Onartzekoa da hau?

Joxemi Hernandez joxemiher a bildua euskalnet.net
As, Mar 2, 10:43:14, CET 2021


Euskaltzaindiaren 109. araua (Komunztadura aposizioetan):


"Zenbaitetan, perpausaren joskeratik aparteko eranskin edo tarteki aske gisa ematen da bigarren sintagma eta ez sintagma aposatu gisa. Areago gertatzen da etenak, tartekiak eta horrelakoak maiz samar dituen euskara mintzatuan, jardun egituratuagoa izan ohi duen idatzian baino. Horrelakoetan, jakina, benetako aposiziorik ez dagoenez, ez da komunztadura egiten.
Errazago onartzen dira horrelakoak, tarteki izaera argia denean:
• Gure herriko alkateak –musikazale amorratua bera– begi onez ikusi du kontzertu gela berriaegiteko proiektua.
• Haren etxean –aski zabala, ene ustez– erraz kabituko gara denok.

• Datorren larunbatean –hilak zortzi– hasiko da ehiza garaia."


----- Mensaje original -----
De: "Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea)" <pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es>
Fecha: Martes, 2 de Marzo de 2021, 10:01 am
Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>



 

> Oso interesgarria, Fernando, plazaratzen duzuna. Aposizioak eta aposizio ez direnak bereizi beharko genituzke. Horren inguruko zalantza izan dut aurreko astean lanean. Adibide bat etorri zait orain: “Neronek ere, oso nekatua, ez nuen parte hartu”. (Beno, ez dakit denok onartuko genukeen esaldi hori...). Kontua da hor elipisia egongo litzatekeela (“oso nekatua [bainengoen]”) eta ez aposizioa (*Neronek ere, oso nekatuak, ez nuen parte hartu). Alde horretatik, zure Nik, Fermin Goñi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetikaposizioaren eta elipsiaren artean egon daiteke. Segur aski, bietara egin liteke zure esaldia. Hori, nire irudipena.

> Ondo izan.

 

 

> Egun on:

> Hona eskatu duzuen itzulpena.

> Ondo izan.

 

 

> Buenos días:

> Adjunto la traducción solicitada.

> Saludos.

 

 

> Pello Agirre Sarasola

> Itzulpen Atala / Sección de Traducción

> Euskarabidea

> 848 421248

> utraduccion a bildua navarra.es

 

> De: pascual.rekalde.irigoien=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com <pascual.rekalde.irigoien=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com>En nombre de Rekalde Irigoien, Paskual (Euskarabidea)
> Enviado el: lunes, 01 de marzo de 2021 16:15
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?

 

> Xabierrek erran duen bezala, “aposizioa eta komunztadura” izeneko sarreran dago erantzuna.

 

 

> ___

> Paskual Rekalde Irigoien

> Euskara itzultzailea

> Euskarabidea

> prekaldi a bildua navarra.es

 

 

 

 

> De:allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>En nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: lunes, 1 de marzo de 2021 16:06
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] Onartzekoa da hau?

 

> EBEn bertan duzu erantzuna, Fernando, 67. orrialdearen behealdean.

> Horren arabera, bietan jartzekoa da ergatiboa.

 

> Xabier Aristegieta

 

> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2021 mar. 1, al. (13:24)):

> Egun on, lankideak.

 

> Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote litzatekeen honako esaldi hau:

> Nik, Fermin Goñi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetik, ....

> Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion izenari (Nik, Fermin Goñi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan horren premiarik ez dagoela sartu zait kaskoan.

> Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz halako bilaketetan).

> Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela, datetan egiten dugun elipsiaren antzekoa:
> Nik, Fermin Goñi Zubiri (bainaiz), xxxx

> Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx

 

> Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen esaterik ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.

> Mila esker aldiz aurretik.

> Fernando Rey

 

 

 

 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/166ea504/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago