[itzul] inmotivado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 2, 11:25:23, CET 2021
Lehenik eta behin, argitu beharko litzateke "inmotivado" horrek "motivar"
aditzaren zein adierari heltzen dion:
a) Zerbaiten arrazoiak adierazi.
b) "Norbaiti zerbaitetarako gogoa sorrarazi", Euskaltzaindiaren Hiztegiak
euskarazko "motibatu"ri onartzen dion adiera bakarrari heldurik.
Normalki, gaztelaniaz, "inmotivado" hitzean, "motivar" lehenengo
adierarekin erabiltzen da, adieraztearren eskakizun/baieztapen/akusazio
baten arrazoiak ez direla azaldu. Bigarren adierarako, ez dugu esaten
"estoy inmotivado", baizik eta "no tengo motivación".
Hori horrela, "arrazoitu" erabiltzea egokiagoa iruditzen zait. Eta, hortik
abiatuta, "arrazoitugabea" jarriko nuke, hitz bakarrean, "aditz
jokatugabea" esaten den bezala. Izan ere, eta bestalde, "arrazoitu gabea",
bi hitzetan, idazten bada, gero uztarketa-problemak sortzen dira:
"totalmente inmotivado" ez da "guztiz arrazoitu gabea", baizik eta "guztiz
arrazoitugabea".
Ea hausnarketa horrek balio dizun.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 mar.
2, ar. (09:42)):
> Egun on:
> zelan eman hori, "inmotibatua" ala "motibatu gabea"?
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/ed95533c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago