[itzul] inmotivado

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
As, Mar 2, 12:38:31, CET 2021


Eskerrik asko, Xabier, azalpen luzeagatik. Dena dela, hizkuntzalaritzako
terminoa da, Saussurek erabilitakoa. Hauxe da pasartea:

"La palabra arbitrario necesita también una observación. No debe dar idea
de que el significante depende de la libre elección del hablante […]
queremos decir que es *inmotivado*, es decir, arbitrario en relación al
significado, con el cual no guarda en la realidad ningún lazo natural"

Kepa Diegez





Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 2, ar. (12:18)):

> Lehenik eta behin, argitu beharko litzateke "inmotivado" horrek "motivar"
> aditzaren zein adierari heltzen dion:
>
> a) Zerbaiten arrazoiak adierazi.
> b) "Norbaiti zerbaitetarako gogoa sorrarazi", Euskaltzaindiaren Hiztegiak
> euskarazko "motibatu"ri onartzen dion adiera bakarrari heldurik.
>
> Normalki, gaztelaniaz, "inmotivado" hitzean, "motivar" lehenengo
> adierarekin erabiltzen da, adieraztearren eskakizun/baieztapen/akusazio
> baten arrazoiak ez direla azaldu. Bigarren adierarako, ez dugu esaten
> "estoy inmotivado", baizik eta "no tengo motivación".
>
> Hori horrela, "arrazoitu" erabiltzea egokiagoa iruditzen zait. Eta, hortik
> abiatuta, "arrazoitugabea" jarriko nuke, hitz bakarrean, "aditz
> jokatugabea" esaten den bezala. Izan ere, eta bestalde, "arrazoitu gabea",
> bi hitzetan, idazten bada, gero uztarketa-problemak sortzen dira:
> "totalmente inmotivado" ez da "guztiz arrazoitu gabea", baizik eta "guztiz
> arrazoitugabea".
>
> Ea hausnarketa horrek balio dizun.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Kepa Diegez (kepa.diegez a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> mar. 2, ar. (09:42)):
>
>> Egun on:
>> zelan eman hori, "inmotibatua" ala "motibatu gabea"?
>>
>> Kepa Diegez
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210302/557c5449/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago