[itzul] Somnolencia
IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
As, Mar 9, 13:06:39, CET 2021
"Euskara Batuaren Eskuliburua"n azaltzen diren arau, gomendio, onespen eta irizpenetan, ņabardura ugari egiten dira "erregistro" eta "testuinguru" kontzeptuak oinarri hartuta.
Zaila da jakitea zehazki zein sarreratan, eta kontzeptuak aipatzen diren sarrera guztiak biltzea, baina hurbilpen bat egitearren, hitz hauek idatz ditzakegu Bilaketan, besteak beste: "erregistro", "maila", eta "testuinguru".
Horiz azpimarratuta emango dizkigu hitz horiek sarreretako testuetan, eta, horiei esker irakur ditzakegu kasuan kasuko irizpenari buruzko ņabardurak, badagozkienak, lexikoari ez ezik, baita morfologiari eta sintaxiari ere, ustez.
-----Jatorrizko mezua-----
From: gmarkuleta=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:gmarkuleta=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Gerardo
Sent: martes, 09 de marzo de 2021 11:40
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Somnolencia
Esker mila nire mezu probokatzaileari erantzun zutenei ("somnolencia" =
modorra).
Nire asmo bakarra zen seinalatzea zein gutxitan erabiltzen ditugun gure
itzul honetan "erregistro" eta "testuinguru" bezalako kontzeptuak.
Zerrenda tekniko baterako (uste dut horretaz ari zela hasierako galdera)
egoki izan daitezke "loeri" jator ezezagun samarra edo "somnolentzia"
mailegua.
Baina osasun-langilearen eta gaixoaren arteko elkarrizketa baterako
nahikoa iruditzen zait "logura" edo "logale" bezalako berbak ibiltzea.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago