[itzul] Somnolencia

Gerardo gmarkuleta a bildua gmail.com
As, Mar 9, 11:40:00, CET 2021


Esker mila nire mezu probokatzaileari erantzun zutenei ("somnolencia" = 
modorra).

Nire asmo bakarra zen seinalatzea zein gutxitan erabiltzen ditugun gure 
itzul honetan "erregistro" eta "testuinguru" bezalako kontzeptuak.

Zerrenda tekniko baterako (uste dut horretaz ari zela hasierako galdera) 
egoki izan daitezke "loeri" jator ezezagun samarra edo "somnolentzia" 
mailegua.

Baina osasun-langilearen eta gaixoaren arteko elkarrizketa baterako 
nahikoa iruditzen zait "logura" edo "logale" bezalako berbak ibiltzea.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago