[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 9, 22:03:26, CET 2021
Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
“Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
“Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina, da
aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez aurrekontu
hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
euskaratzeko?
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210309/3eb0e042/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago