[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ost, Mar 10, 11:46:13, CET 2021
Ez dakit ba beti betetzen den hori (maileguak onargarriak izatea soilik hitz propiorik ez bada), ezta beti betetzekoa den ere. Bat-batean, hegazkin eta abioi, deklarazio eta adierazpen… Susmoa dut horrelako dexente egongo direla.
Ander Irizar Apaolaza
Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria / Director del Servicio de Recursos Lingüísticos
Euskarabidea
airizara a bildua navarra.es<mailto:airizara a bildua navarra.es>
848 42 67 79 / 619 45 29 20
De: allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: miércoles, 10 de marzo de 2021 11:26
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Maileguei buruz esaten dena da onargarriak direla hitz propiorik ez egonez gero. Kasu horretan al gaude?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>) erabiltzaileak (2021 mar. 10, az. (11:19)):
Proposatu dituzun alternatiben artean, Xabi, bat falta dela esango nuke, eta agian egokiena, ezta?: partizipatibo.
Ander Irizar
De: allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>> En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: martes, 9 de marzo de 2021 22:03
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Asunto: [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak” gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel” ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
“Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina, da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi” edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori euskaratzeko?
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/e4e17bf3/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago