[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Mar 10, 12:24:45, CET 2021


Gurean "parte hartze bidezko aurrekontu" erabiltzen dugu; niri, ona
iruditzen zait "parte hartzezko aurrekontu" ere.
"Aurrekontu partehartzaile" aukeran, ordea, iruditzen zait parte-hartzailek
kalifikatzen duela aurrekontu, eta "eragile" edo "agente" adiera ematen
diola aurrekontu hitzari berari. Parte-hartzaileak, izatekotan,
aurrekontuak egiteko prozesuan parte hartzen dutenak izango dira, ez
aurrekontuak eurak. Badakit "participativo" ren ordaintzat ematen dela,
baina esango nuke "participativo" ren adiera hor parte hartzeko bidea edo
aukera ematen duen zerbait dela, eta hala uler bide liteke Elhuyarren
sarreratik ere:

participativo, -a
[image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#> [image:
doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
[image: komentarioa]
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/participativo, -a> [image:
tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
es > eu

   -

   1  *adj.* [*que permite o fomenta la participación*] parte hartzeko;
   partaidetza- (hitz-elkarteetan); *partizipatibo*
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>

   *título participativo*: partaidetza-titulua

   *liderazgo participativo*: parte hartzeko lidergoa, partaidetza-lidergoa

   *democracia participativa*: demokrazia partizipatiboa
   -
   -
   -

   2  *adj.* [*personas, en actividades de grupo*] *parte-hartzaile*
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>, *esku-hartzaile*
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
   participativo, -a
   [image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#> [image:
   doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
   [image: komentarioa]
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/participativo,
-a> [image:
   tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
   es > eu
   -

      1  *adj.* [*que permite o fomenta la participación*] parte hartzeko;
      partaidetza- (hitz-elkarteetan); *partizipatibo*
      <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>

      *título participativo*: partaidetza-titulua

      *liderazgo participativo*: parte hartzeko lidergoa,
      partaidetza-lidergoa

      *democracia participativa*: demokrazia partizipatiboa
      -

      2  *adj.* [*personas, en actividades de grupo*] *parte-hartzaile*
      <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>, *esku-hartzaile
      <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>*
      Hau da, bigarren adieran, pertsonei eta taldeei aplikatzen ahal zaie
   parte hartzaile. Lehenengo adieran, "parte hartzeko, partaidetza edo
   partizipatibo" bera ematen ditu aukeran.

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 9, ar. (22:08)):

> Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
> gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
>
> Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
> “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
> ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
> mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
>
> Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
> participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
> irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
>
> “Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina,
> da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez
> aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
>
> Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
> aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
> edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
> euskaratzeko?
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/c207ef0d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago