[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Ost, Mar 10, 12:54:57, CET 2021


Baiki!

Hemendik: ander.irizar.apaolaza=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com [mailto:ander.irizar.apaolaza=navarra.es a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
Bidaltze-data: 2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena 11:19
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”

Proposatu dituzun alternatiben artean, Xabi, bat falta dela esango nuke, eta agian egokiena, ezta?: partizipatibo.

Ander Irizar



De: allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> <allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com<mailto:allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com>> En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: martes, 9 de marzo de 2021 22:03
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Asunto: [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”

Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak” gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.

Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel” ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.

Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.

“Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina, da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.

Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi” edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori euskaratzeko?


Xabier Aristegieta

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/36fe5947/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago