[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Amaia Bilbao
bilbaogondra a bildua gmail.com
Ost, Mar 10, 14:07:43, CET 2021
"Parte hartzeko aurrekontuak" ere erabiltzen da eta zuzenagoa da nire
ustez.
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 10, az. (12:22)):
> Maileguei buruz esaten dena da onargarriak direla hitz propiorik ez egonez
> gero. Kasu horretan al gaude?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2021 mar. 10, az.
> (11:19)):
>
>> Proposatu dituzun alternatiben artean, Xabi, bat falta dela esango nuke,
>> eta agian egokiena, ezta?: partizipatibo.
>>
>>
>>
>> Ander Irizar
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *En nombre de *Xabier Aristegieta
>> *Enviado el:* martes, 9 de marzo de 2021 22:03
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
>>
>>
>>
>> Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
>> gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
>>
>>
>>
>> Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
>> “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
>> ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
>> mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
>>
>>
>>
>> Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
>> participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
>> irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
>>
>>
>>
>> “Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina,
>> da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez
>> aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
>>
>>
>>
>> Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
>> aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
>> edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
>> euskaratzeko?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/abc5d683/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago