[itzul] behar-beharrezko ikusten ditudan maileguak...

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Mar 12, 13:46:03, CET 2021


Eta, lehengoaren haritik,
behar-beharrezko ikusten ditut zenbait mailegu (eta ez dut ikusten
kontraesanik "·berrosatzaile" izan nahi izatearekin, maileguekin ere osatu
egiten baita hizkuntza), zuzenbideko eta administrazioko aukeren artean
alde batera utzi zirenak noizbait, eta, nire iritzian, gure kalterako:
"organismo publiko", "entitate publiko edo pribatu", "ente publiko edo
pribatu", "koperatiba sozietate (eta ez elkarte), "institutu", "insituto",
..eta sail luze bat, "erakunde" omnipresente eta zorabiagarriaren
aldean...  Eta, zer den, iruzkin hau ere ez da izango oso "popularra"
(herrikoia....), horiek denak bat direlakoan (eta ez dira).

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210312/5ad4f51c/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago