[itzul] Federación Vasca de Teatro de Base

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Mar 15, 16:37:03, CET 2021


*Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa* izendapena, adibidez, honela
deskodetzen da:  <[*Euskal Pilota*]*ren* [*Nazioarteko Federazioa*]>.

Izenaren sintagma sinpleagoa izan balitz, eta, adibidez, *Euskal Antzerki
Federazioa* izan balitz, uste dut ez legokeela arazorik honela
deskodetzeko: <[*Euskal*] [*Antzerki Federazioa*]>. Alegia, *euskal *adjektiboa
*antzerki-federazio* hitz-elkartearen buru den *federazio *izenari
dagokiola. Izan ere, hori ez balitz eta *euskal *hitza *antzerki *hitzari
balegokio, *Euskal Antzerkiaren Federazioa* egingo genuke: <[*Euskal
Antzerkiaren*] [*Federazioa*]>.

Kasu honetan, uste dut *euskal *hitza *federazio *hitzari dagokiola.
Alegia, *euskal federazio* bat da, "zerbaiten euskal federazio" bat.
Horregatik, *Oinarrizko Antzerkiaren Euskal Federazioa* egokia iruditzen
zait: <[*Oinarrizko Antzerkia*]*ren* [*Euskal Federazioa*]>.

Nabarmenago geldituko litzateke ordena, jakina, *euskal *adjektiboaren
ordez *nazioarteko *izenlaguna bagenu: *Nazioarteko Oinarrizko Antzerkiaren
Federazioa* (edo *Nazioarteko Antzerki Oinarrizkoaren Federazioa*) jarrita,
nekezago lotuko genuke *nazioarteko *izenlaguna *federazio *izenarekin,
tartean beste bi izen izanik (<*Nazioarteko *[*Oinarrizko Antzerkiaren
Federazioa*]>) (eta badago beste aukera teoriko bat anbiguotasunik gabea,
baina ez dut uste oso "modan" dagoenik: *Oinarrizko Antzerkiaren Federazio
Nazioartekoa*), baina *euskal *hitzarekin ez da hain nabarmena hasierako
posizio hori desegokia edo anbiguoa dela.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du Inaki Inurrieta (inaki.inurrieta a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 15, al. (15:55)):

> Elkarte hori sortu nahian dabiltza, nonbait, eta kontsulta egin didate:
> "Ondo al dago EUSKAL OINARRIZKO ANTZERKI FEDERAZIOA?"
> Erantzun diet beste hau hobeto dagoela:
> "OINARRIZKO ANTZERKIAREN EUSKAL FEDERAZIOA".
> Dena den, hitz-ordena ez ezik, beste aldaketaren bat ere egin liteke,
> terminoen aldetik. Bururatzen al zaizue besterik?.
> Mila esker aurrez.
>
> --
> Iñaki Iñurrieta Labaien
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210315/7f9a48de/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago