[itzul] Federación Vasca de Teatro de Base
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Mar 15, 17:03:18, CET 2021
*De base*rekin esan nahi dena argitu beharko litzateke lehenago.
Zehaztapen gehiagoren esperoan, niri printzipioz ez zait oso egokia
iruditzen *oinarrizko* hori *de base* adierazteko.
*Oinarrizko* erabiltzen dugu *elemental, fundamental, básico* adierazteko.
Alegia, dena delako jardunaren nolakotasuna ez dela maila garatuenera
iristen, baizik eta, aitzitik, hastapenekoa dela. Horregatik, ez zait
komenigarria iruditzen hitza esanahi gehiagoz puztea.
Kontu hau argitzen diguzun bitartean, Iñaki, iruditzen zait *de base* hori
lotuago dagoela ez antzerkiaren nolakotasunarekin, baizik eta
antzezleenarekin (zaleak direla, ez profesionalak?).
Euskaltermekoek ere horrelako zerbait antzeman bide diote* de base*
espresioari,
*deporte de base*rentzat *oinarriko kirol* (ez "oinarriZko") proposatuta
(4. ponderazio-markarekin, bidenabar). Baina, esanahia nik adierazitakoaren
ildokoa balitz, hots, jardunaren egileari dagokiona, eta ez jardunari
berari, euskaldunontzat askoz argigarriagoa irudituko litzaidake "OinarriEN
Antzerkiaren Euskal Federazioa".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Inaki Inurrieta (inaki.inurrieta a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 15, al. (15:55)):
> Elkarte hori sortu nahian dabiltza, nonbait, eta kontsulta egin didate:
> "Ondo al dago EUSKAL OINARRIZKO ANTZERKI FEDERAZIOA?"
> Erantzun diet beste hau hobeto dagoela:
> "OINARRIZKO ANTZERKIAREN EUSKAL FEDERAZIOA".
> Dena den, hitz-ordena ez ezik, beste aldaketaren bat ere egin liteke,
> terminoen aldetik. Bururatzen al zaizue besterik?.
> Mila esker aurrez.
>
> --
> Iñaki Iñurrieta Labaien
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210315/8f67d5e5/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago