[itzul] Federación Vasca de Teatro de Base

Inaki Inurrieta inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Iga, Mar 21, 20:17:16, CET 2021


Eskerrak, Alfontso eta Xabier.
Ez dut lortu "de base" horren beste argibiderik. Esango nuke hala
antzerkiaren nola antzezleen nolakotasunari dagokiola. Alegia, antzerki
modu hori ez dela maila garatuenera iristen, besteak beste, antzezleak
amateurrak izan ohi direlako, eta ez profesionalak.
Xabierrek aipatu duzun adibide Euskaltermekoak, "oinarriko kirola",
ikusarazi dit egokiagoa dela "oinarriko antzerkia" "oinarriZko antzerkia"
baino, eta horixe adierazi diot kontsulta egin didanari, zuen bion
erantzunen berri eman ondoren.


Message: 2
> Date: Mon, 15 Mar 2021 16:37:03 +0100
> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Federación Vasca de Teatro de Base
> Message-ID:
>         <CAHpR9XEXQHDi53Fo=ke7EPnziRJTMpQU1ERMxmDE=
> t7P5NkcZg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> *Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa* izendapena, adibidez, honela
> deskodetzen da:  <[*Euskal Pilota*]*ren* [*Nazioarteko Federazioa*]>.
>
> Izenaren sintagma sinpleagoa izan balitz, eta, adibidez, *Euskal Antzerki
> Federazioa* izan balitz, uste dut ez legokeela arazorik honela
> deskodetzeko: <[*Euskal*] [*Antzerki Federazioa*]>. Alegia, *euskal
> *adjektiboa
> *antzerki-federazio* hitz-elkartearen buru den *federazio *izenari
> dagokiola. Izan ere, hori ez balitz eta *euskal *hitza *antzerki *hitzari
> balegokio, *Euskal Antzerkiaren Federazioa* egingo genuke: <[*Euskal
> Antzerkiaren*] [*Federazioa*]>.
>
> Kasu honetan, uste dut *euskal *hitza *federazio *hitzari dagokiola.
> Alegia, *euskal federazio* bat da, "zerbaiten euskal federazio" bat.
> Horregatik, *Oinarrizko Antzerkiaren Euskal Federazioa* egokia iruditzen
> zait: <[*Oinarrizko Antzerkia*]*ren* [*Euskal Federazioa*]>.
>
> Nabarmenago geldituko litzateke ordena, jakina, *euskal *adjektiboaren
> ordez *nazioarteko *izenlaguna bagenu: *Nazioarteko Oinarrizko Antzerkiaren
> Federazioa* (edo *Nazioarteko Antzerki Oinarrizkoaren Federazioa*) jarrita,
> nekezago lotuko genuke *nazioarteko *izenlaguna *federazio *izenarekin,
> tartean beste bi izen izanik (<*Nazioarteko *[*Oinarrizko Antzerkiaren
> Federazioa*]>) (eta badago beste aukera teoriko bat anbiguotasunik gabea,
> baina ez dut uste oso "modan" dagoenik: *Oinarrizko Antzerkiaren Federazio
> Nazioartekoa*), baina *euskal *hitzarekin ez da hain nabarmena hasierako
> posizio hori desegokia edo anbiguoa dela.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
> <
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia
> >
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
> atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du Inaki Inurrieta (inaki.inurrieta a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mar. 15, al. (15:55)):
>
> > Elkarte hori sortu nahian dabiltza, nonbait, eta kontsulta egin didate:
> > "Ondo al dago EUSKAL OINARRIZKO ANTZERKI FEDERAZIOA?"
> > Erantzun diet beste hau hobeto dagoela:
> > "OINARRIZKO ANTZERKIAREN EUSKAL FEDERAZIOA".
> > Dena den, hitz-ordena ez ezik, beste aldaketaren bat ere egin liteke,
> > terminoen aldetik. Bururatzen al zaizue besterik?.
> > Mila esker aurrez.
> >
> > --
> > Iñaki Iñurrieta Labaien
> >
> >
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210315/7f9a48de/attachment-0001.htm
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Mon, 15 Mar 2021 17:03:18 +0100
> From: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Federación Vasca de Teatro de Base
> Message-ID:
>         <CAH=wCBNe=ugQytFxL-yoCHDYig380pkTPXJOs5k=
> UrPvHSgNeQ a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> *De base*rekin esan nahi dena argitu beharko litzateke lehenago.
>
> Zehaztapen gehiagoren esperoan, niri printzipioz ez zait oso egokia
> iruditzen *oinarrizko* hori *de base* adierazteko.
>
> *Oinarrizko* erabiltzen dugu *elemental, fundamental, básico* adierazteko.
> Alegia, dena delako jardunaren nolakotasuna ez dela maila garatuenera
> iristen, baizik eta, aitzitik, hastapenekoa dela. Horregatik, ez zait
> komenigarria iruditzen hitza esanahi gehiagoz puztea.
>
> Kontu hau argitzen diguzun bitartean, Iñaki, iruditzen zait *de base* hori
> lotuago dagoela ez antzerkiaren nolakotasunarekin, baizik eta
> antzezleenarekin (zaleak direla, ez profesionalak?).
>
> Euskaltermekoek ere horrelako zerbait antzeman bide diote* de base*
> espresioari,
> *deporte de base*rentzat *oinarriko kirol* (ez "oinarriZko") proposatuta
> (4. ponderazio-markarekin, bidenabar). Baina, esanahia nik adierazitakoaren
> ildokoa balitz, hots, jardunaren egileari dagokiona, eta ez jardunari
> berari, euskaldunontzat askoz argigarriagoa irudituko litzaidake "OinarriEN
> Antzerkiaren Euskal Federazioa".
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Inaki Inurrieta (inaki.inurrieta a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mar. 15, al. (15:55)):
>
> > Elkarte hori sortu nahian dabiltza, nonbait, eta kontsulta egin didate:
> > "Ondo al dago EUSKAL OINARRIZKO ANTZERKI FEDERAZIOA?"
> > Erantzun diet beste hau hobeto dagoela:
> > "OINARRIZKO ANTZERKIAREN EUSKAL FEDERAZIOA".
> > Dena den, hitz-ordena ez ezik, beste aldaketaren bat ere egin liteke,
> > terminoen aldetik. Bururatzen al zaizue besterik?.
> > Mila esker aurrez.
> >
> > --
> > Iñaki Iñurrieta Labaien
> >
> >
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210315/8f67d5e5/attachment-0001.htm
> >
>
>  kia
> ********************************************************************
>


-- 
Iñaki Iñurrieta Labayen
ITZULTZAILEA / TRADUCTOR
639 840 274 - 943 219488
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210321/9d7dda00/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago