[itzul] ULERMENA
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Or, Mar 19, 20:47:51, CET 2021
Ez dakit, 'ulerkortasun' eta 'ulerberatasun' ere etortzen zaizkit burura,
baina ez nuke esango horko 'ulermen' hori desegokiak denik ere.
Ereduzko Prosa Gaurren aurkitutako hauek adiera bertsukoak izan daitezkeela
iruditzen zait.
- Baina harengandik *ulermena* eta errukia besterik jaso ez zenuenean,
ez zenuen ezer gehiago nahi, borrokan aurkitutako heriotza ohoretsua
bakarrik. (Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa, Txalaparta,
2004)
- Nahi gabe, *ulermen* keinu bat egin du bidaztiak, eta Carmenek begia
kliskatuz erantzun dio bere ondotik pasatzerakoan. (Traizioak, Iban Zaldua,
Erein, 2001)
- Ergela iruditzen zaio emakume batek gizonezko batengandik *ulermena*
itxarotea; gizonezkoak (halaxe dio Hannak) misteriotzat nahi omen du
emakumea, hartara berak, gizonak, bere ulertezintasun hori dela medio, bere
burua liluraturik eta kitzikaturik sentitzeko. (Homo Faber, Max Frisch /
Joxe Austin Arrieta, Elkar, 2001)
- Adiskide batekin hizketaldi intimoan jardutea, harekin gaudela geure
harrokeria ergela eranzten baitugu, harengan beroa eta *ulermena*
aurkitzen baititugu, harekin geurekoikeria zikoitza pentsaezina baita.
(Ezezaguna helbide honetan, Kressman Taylor / Ramon Etxezarreta, Erein,
2003)
- Plantak egiten ibili ote zen, bada, Tomen aurrean, beraren errukia eta
*ulermena* irabazteko? (Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana,
Alberdania, 2006)
Ez nago erabat seguru.
<https://www.elhuyar.eus/>
*Patxi Petrirena Altzuguren*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil
Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 257
p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
(2021 mar. 19, or. (12:14)):
> Egun on, lagunok:
>
> Jakin nahi nuke Gipuzkoako Foru Aldudiko dokumentu hauetan azaltzen den
> “ulermen = comprensión” hitzaren erabilpena egokia den ala ez.
>
> Niretzat oso arraroa da.
>
> Mila esker
>
> Edurne Alegria
>
>
>
> [image: Pantaila-argazkia_2021-03-18_17-17-01.png]
>
>
>
>
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210319/6868adcc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 71632 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210319/6868adcc/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago