[itzul] ULERMENA

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Al, Mar 22, 15:01:05, CET 2021


Kasuan aipatzen den adibidean, alderatzea eginez beste era batera esateko
beste aukera batzuekin --esate baterako "*aldez aurretik eskerrak emanez
ulertzeagatik*"-, beharbada, ahozko erabileratik hurbilago dago azken hori,
eta, beraz, naturalagoa da.

Alta, Patxik ekarri dituen kasuetan, uste dut aditzak ondo jasaten duela
nominalizazioa, adiera bestelakotu gabe.

Beraz, erabateko ezezkoa edo erabateko baiezkoa eman gabe, nominalizazioa
kasuan-kasuan egokia den edo ez izan daiteke eztabaida. Hala ere,
eztabaidara ekarri den kasuan, ez nuke nominalizatuko, eta, aukeran, -"*aldez
aurretik eskerrak emanez ulertzeagatik*"- emango nuke.

Egoera bat *ulertzeko *gauza izateagatik, lauda dezaket norbait
*ulermenagatik*, ulertzeko zer hori gauza abstraktua nahiz konkretua izan
(egoera bat).






*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Ainhoa Hualde (caballerotraduccion a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mar. 22, al. (13:21)):

> Nik ez nuke horrela emanen, "ulerkor izatea" emanen nuke, naturalagoa
> delakoan bainago.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian hitz horren bigarren adiera ikusita,
> "ulertzea" onar nezake, baina sarrera horren beraren adibidean ere
> ulertzeko ahalmenari buruz ari dela iruditzen zait.
>
> ulermen
>
> *1* iz. Ulertzeko ahalmena. Ik. *adimen
> <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=adimen>*.
> *Giza ulermenaren indarra*.
>
> *2* iz. Ulertzea, aditzea. *Oinarri-oinarrizko ulermen galderak ageri
> dira NUPeko A ereduko euskara azterketan*.
>
> Ez dakit askorik argitu dizudan...
>
> Ainho
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
> www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_4929962279460665269_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
> Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
> (2021 mar. 19, or. (12:14)):
>
>> Egun on, lagunok:
>>
>> Jakin nahi nuke Gipuzkoako Foru Aldudiko dokumentu hauetan azaltzen den
>> “ulermen = comprensión” hitzaren erabilpena egokia den ala ez.
>>
>> Niretzat oso arraroa da.
>>
>> Mila esker
>>
>> Edurne Alegria
>>
>>
>>
>> [image: Pantaila-argazkia_2021-03-18_17-17-01.png]
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----------------
>>
>> Hizkuntza bat galdu egiten da
>>
>> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210322/84bbe621/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 71632 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210322/84bbe621/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago