[itzul] visionario

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Lar, Mar 27, 18:51:24, CET 2021


Eskerrik asko, Alfontso.
Ni neure teman, testuinguruko adiera horretan ez dutela ematen *irudikor *eta
*ameslari *ordainek...
Aldiz, oso ondo aditzen dela zer den *begitarazio *eta *ikusaldia, *adibide
honetan (Orotarikotik aterata):
*Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen
ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May
 48...), ...
Eta adiera horretatik eratorritako *visionario *hitzaren ordainak, berriz,
edo *bisionario*, edo *begitaraziodun* izan daitezkeela, eta biak direla
zilegi, eta bigarrenaren adibiderik aurkitzen ez den arren, aise asko
aditzen dela, eratorpen hutsez.
Baina horixe, neure tema!
Mila esker denoi, ikerketan sakontzen laguntzeagatik.


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 mar. 27, lr. (18:21)):

> Ezertarako balio badu, hau aurkitu daiteke sarean:
>
> -------------------------------------------------------------------------------------
> ameslari
>
> Un hombre visionario, familiar, generoso y muy cercano, que legó un
> centro tecnológico saneado y con personalidad propia", destaca.
>
>
>                 Gizon ameslaria, xumea, eskuzabala eta hurbilekoa zen,
> eta izaera bereziko teknologia-zentro onbideratua utzi zigun" nabarmendu du.
>
> www.newtek-tech19
>
>                 Estos cuatro hombres eran unos auténticos visionarios y
> soñadores, ya que la industria del sur de Brasil de aquel entonces la
> constituían exclusivamente la agricultura y la ganadería.
> Bisionario, ameslari utsak ziren lau hauek: garai hartan nekazaritza eta
> abeltzantza ziren Brasilgo hegoaldeko industria bakarrak.
>
> www.euskonews.com
>
> Un aventurero, un visionario, un científico...      Abenturazalea,
> ameslaria, zientifikoa...
>
> www.euskonews.com
>
>                 Esango nuke ekintzaile batek, lehenik eta behin, honako
> ezaugarri hauek izan behar dituela: norbere buruarekiko konfiantza, eta
> konfiantza hori ez dator gauetik goizera bizitzan, zure bizipenek eman edo
> kendu egiten dizute; egiten duzunarekiko grina, izan ere, egiten duzuna
> atsegin ez baduzu, ez zara zoriontsua izango; ameslaria izatea, zure
> negozioaren orainean eta geroan beti pentsatzea; nahi duzuna lortzeko
> planifikatzen jakitea eta planifikatzea; eta, nola ez, komunikatzen
> jakitea, zure bezeroengan konfiantza sorrarazteko.     Lo primero que yo
> te diría que tiene que tener un emprendedor es: confianza en sí mismo, esa
> confianza no viene de la noche a la mañana en tu vida, tu experiencia de
> vida te lo da o te lo quita; pasión por lo que haces, si no te gusta lo que
> haces no vas a ser feliz; ser visionario pensar siempre en el hoy y
> mañana de tu negocio; saber planificar y planificarte para conseguir lo que
> te propones y como no, saber comunicar para generar confianza en tus
> clientes.
>
> www.euskonews.com
>
>                 Bere fundatzailea, Edouard Lock kanadar koreografo eta
> zuzendari artistikoa, etengabe berritzen ari den eta geroz eta obra
> iraultzaileagoak proposatzen dituen ameslaria da.
>
>                 Su fundador, el coreógrafo y director artístico
> canadiense Edouard Lock, es un visionario que no cesa de renovarse
> proponiendo obras cada vez más revolucionarias.
>
> www.teatroarriaga.com
>
>                 Batzuetan Whitmanen (66. gaia ikusi) moduko tonu
> ameslariaz, eta beste batzuetan bertso askea eta adierazpen errazarekin,
> naturari eta gizakiari buruz idatzen du, originaltasun handiko irudiekin.
>
>                 A veces con tono visionario a lo Whitman (ver t66), a
> veces en verso libre y con expresión sencilla, canta a la naturaleza y al
> hombre con imágenes de gran originalidad.
>
> www.hiru.com
>
>                 Urdaneta ez da ameslaria, ezta abenturazalea ere.
>
>
>                 Urdaneta no es ni visionario, ni aventurero.
>
> www.euskonews.com
>
>                 Maisu ameslariak
>
>                 Maestros visionarios
>
> euskadikoorkestra12
>
>                 Askatasun formal handikoak eta irudiz beterik, bere
> ametsezko bertso ameslariek gizakiaren atal irrazionaletan sakontzen dute.
>
>                 De gran libertad formal y repletos de imágenes, sus
> versos oníricos y visionarios profundizan en los aspectos irracionales
> del ser humano.
>
> www.hiru.com
>
>                 Diziplina ameslaria duen triptiko eskatologikoa: ikusi
> behar dena begiratzea.
>
>                 Tríptico escatológico con una disciplina visionaria:
> mirar lo que hay que ver.
>
> eremuakMerged2col
>
>                 Gaur egun ezinbesteko enpresa-jarduera da sektore
> ekonomiko askotan, baina, duela hogei urte, ameslari gutxi batzuk baino
> ez zuten apustu egin onlineko marketinaren alde.
>
>                 Hoy en día se trata de una actividad empresarial
> imprescindible para buena parte de los sectores económicos pero, hace
> veinte años, sólo unos pocos visionarios apostaron decididamente por
> emprender en el mundo del marketing online.
>
> www.spri7
>
>                 Lider on bat, komunikatzaile ona da; grinaz entzuten eta
> transmititzen du; ameslaria da, bere taldearekin proiektu ilusionagarri
> bat eraikitzen duelako; gardena da, jokabide etiko eta koherentea du, hau
> da, planteamenduen eta ekintzen arteko koherentzia du, eta horrek
> konfiantza eta sinesgarritasuna ematen du.
>
>                 Un buen líder, es un buen comunicador, escucha y
> transmite con pasión, es visionario ya que construye un proyecto
> ilusionante con su equipo, es transparente, tiene un comportamiento ético y
> coherente, es decir, coherencia entre sus planteamientos y sus hechos lo
> que genera confianza y credibilidad.
>
> ----------------------
>
> irudikor
>
>                 leph rinde tributo a los laberintos de Borges y el
> "Panóptico" de Michel Foucault como metáforas visionarias de la expansión
> de la red cibernética, entendida no sólo como utopía virtual de un viaje
> inmóvil a través de realidades múltiples, simultaneidad de tiempos,
> espacios y posibilidades sino como dispositivo disciplinario de vigilancia
> y control de las nuevas tecnologías del poder en la cultura del simulacro.
>
>                 leph-ek omenaldia egiten dio Borgesen labirintoei eta
> Michel Foucaulten "Panoptiko"ari, sare zibernetikoaren hedapenaren metafora
> irudikorrak diren heinean, sare hori, errealitate anitzetan zeharreko,
> denboren, espazioen eta posibilitateen aldiberekotasunean zeharreko bidaia
> ibilge baten utopia birtual bezala ez ezik, kulturaren simulazioan
> boterearen teknologia berrien eta diziplinazko zaingo eta kontrolerako
> gailu bezala ere ulertuta.
>
> lafundicion2
>
>                 Para la explotación de este servicio Isetic ha diseñado
> un novedoso y visionario modelo de negocio, modelo de negocio “low cost”
> & “tarifa plana”, en el cliente no tiene que realizar inversiones iniciales
> y únicamente paga, a un precio asequible, por el servicio consumido, lo que
> hace accesible el servicio a cualquier tipo de organización, sea cual sea
> su tamaño y sector. Zerbitzu hori ustiatzeko, ISETICek negozio eredu
> berritzaile eta irudikor bat diseinatu du: “LOW COST” & “TARIFA LAUA”
> negozio eredua. Bertan, bezeroak ez dauka zertan hasierako inbertsiorik
> egin, eta kontsumitutako zerbitzua baino ez du ordaintzen, merke gainera,
> halako moldez non zerbitzua edozelako antolakundeek erabil baitezakete,
> edozein izanik ere beren tamaina eta sektorea.
>
> www.spri7
>
>                 Los géneros fuertes han desaparecido y han dejado paso a
> puestas en escena híbridas de ascendencia documental, visionaria o
> grotesca.
>
>                 Genero sendoak desagertu egin dira eta eragin
> dokumentala, irudikorra edo barregarria duten eszenaratze hibridoei bide
> eman diete.
>
> www.filmotecanavarra25
>
>                 Sinbolismotik abiatu bazen ere, espresionisten aurrekari
> argienetariko bat bihurtu zen hau ere. James Ensorrek (1860-1949) izaera
> irudikorra zuen lana egin zuen.
>
>                 James Ensor (1860-1949) realizó una obra de carácter
> visionario e impregnada de ironía, que apuntaba numerosas de las líneas
> evolutivas de la pintura a lo largo del siglo XX.
>
> www.hiru.com           <http://www.hiru.com>
>
> -------------------------------------------------------------------------------------
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil
>
> Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> mar. 27, lr. (13:30)):
>
>> Eskerrik asko iritziengatik.
>>
>>  "Nola erran-en" ere begiratu nuen, eta txukuna iruditu zitzaidan *ikusmen
>> handiko *baliabidea*, *.baina ez zitzaion nire testuingurari ondo
>> egokitzen, ez da "nola erran" hiztegiko adibidearen testuinguru berekoa.
>>
>> Nire testuingurua hurbilago zegoen aipatu dudan beste honetatik:
>>
>> *Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo
>> ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>>
>> Beraz, horregatik, baten batek esaten badu: *Fr Leonek, beste askoren
>> artean, izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai
>> batean...*zilegi izan beharko luke esatea, niri iritzian*:* *Fr Leon eta
>> beste asko begitaraziodunak izan ziren..." * Horixe baieztatzeko ekarri
>> nuen eztabaida.
>>
>> Konturatzen naiz, orain, beharbada hirugarren adiera-eremu batekoa dela
>> adibidea, *tertium genus *batekoa, erlijioaren arloko *ikusguneak *eta *ikusaldiak
>> *eta *begirazioak *izate hori, beharbada, ez direla ez RAEko lehen
>> adierakoak, ez bigarrenekoak (batzuek lehenengoaren eremukoak nahiko
>> lituzkete, "exaltazio" eta horiengatik, baina, orain txintxo, ez zait
>> iruditzen RAEko lehen adiera-arlokoa ere.
>>
>> Gero, ordea, lanetik ateratzean, lantokian txantxa egin nion bati
>> gaiarekin: "Martin...*begitarazino *bat auki joat", esan nion, eta berak
>> erantzun, bat-batean, jakin gabe zuekin zertaz jarduna nintzen, .."zer
>> ikusi dok, ba!"...Eta nik erantzun: "Athletic-ek birritan irabazten ebala
>> kopa aurten" (bera Athletic zalea da, eta ni ere bai, baina ez hain
>> sutsua...)
>>
>> Martin ez da itzultzailea, eta ez dabil hizkuntzaren arloan lanean, baina
>> bat-batean aditu zuen nik esandakoa.
>>
>> Eta, ingelesera joaz, hauek denak aurkitu ditut:
>>
>> 2 (noun)  in the sense of prophet
>>
>> *Definition*
>> *a visionary person*
>> *shamans, mystics and religious visionaries*
>>
>> *Synonyms*
>> prophet
>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/prophet>
>> diviner
>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/diviner>
>> mystic
>> seer
>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/seer>
>> soothsayer
>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/soothsayer>
>> sibyl
>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/sibyl>
>> scryer
>> spaewife (Scottish)
>>
>>
>>
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>> Hau idatzi du JOSE ASTORKIA LOIDI (j.astorkia a bildua euskalnet.net)
>> erabiltzaileak (2021 mar. 27, lr. (00:14)):
>>
>>> Nola erran hiztegia
>>> visionnaire <http://www.nolaerran.org/?h=visionnaire&z=lit#>
>>> adjectif | nom masculin | nom féminin
>>> ikusmen handiko
>>> il a été un bon politicien, mais un piètre visionnaire; il n'a pas
>>> réalisé à l'heure où il le fallait les changements nécessaires
>>> politikari ona izan da, baina ikusmen ahulekoa; ez ditu behar zen orduan
>>> obratu egin beharreko aldaketak
>>>
>>>
>>> ----- Mensaje original -----
>>> De: oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
>>> Fecha: Viernes, 26 de Marzo de 2021, 8:33 pm
>>> Asunto: [itzul] visionario
>>> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>
>>> > Gaur, testu labur batean agertu zait *visionario *hitza (aski
>>> testuinguru labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion
>>> lehen adierarekin:
>>>
>>> *> visionario*,* ria*
>>>
>>> *> De visión y -ario.*
>>>
>>> > 1. adj.> Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se
>>> figura y cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.
>>>
>>>
>>> > baizik eta bigarrenarekin:
>>>
>>> > 2. adj.> Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl. a
>>> pers., > u. t. c. s.
>>>
>>> > Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako
>>> ordainik; adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
>>> visionario, -a
>>>  *> adj./s.* *ameslari* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
>>> *irudikor* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>, begitaziodun
>>>
>>> *> es un visionario y dice que ha visto marcianos*: ameslaria da eta
>>> martetarrak ikusi dituela esaten du
>>>
>>> > Eta gainerako hiztegietan ere ez.
>>>
>>>
>>>
>>> > Beraz, hasi naiz pentsatzen *bisionario *mailegatu edo ez.
>>>
>>> > Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era
>>> askotara eman dela gure literaturan: *ikuskari*, *ikusaldi*, *ikusgune*,
>>> ...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak (Orotarikoan, *begitarazio
>>> *ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina txoil adiera horretakoa: (*Fr.
>>> Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia.
>>> Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>>>
>>>
>>> > eta pentsatu dut *begitaraziodun *eratorpenezkoa neologismo ona izan
>>> zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro, sarean
>>> egindako ikerketa txikian).
>>>
>>>
>>> > Hiztegietan ez dut inon ere ikusi *bisionario *mailegaturik, eta,
>>> "legezko hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz *begitaraziodun
>>> *krimena egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale" deituko
>>> didatela eta larrutua izanen naizela...
>>>
>>>
>>> > Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon *begitaraziodun *bat izan
>>> zela, ezta?
>>>
>>>
>>> *> Bisionario *bat izan zela ere bai, jakina...
>>>
>>>
>>> *> Oskar Arana Ibabe*
>>> [image: Argazkia]
>>> > Udaberri lorea (Iparraldean),
>>> > San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>> > edo udalorea (Bizkaian)
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210327/6c4d0ae9/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago