[itzul] visionario

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Lar, Mar 27, 18:20:26, CET 2021


Ezertarako balio badu, hau aurkitu daiteke sarean:
-------------------------------------------------------------------------------------
ameslari

Un hombre visionario, familiar, generoso y muy cercano, que legó un centro
tecnológico saneado y con personalidad propia", destaca.

                Gizon ameslaria, xumea, eskuzabala eta hurbilekoa zen, eta
izaera bereziko teknologia-zentro onbideratua utzi zigun" nabarmendu du.

www.newtek-tech19

                Estos cuatro hombres eran unos auténticos visionarios y
soñadores, ya que la industria del sur de Brasil de aquel entonces la
constituían exclusivamente la agricultura y la ganadería.         Bisionario,
ameslari utsak ziren lau hauek: garai hartan nekazaritza eta abeltzantza
ziren Brasilgo hegoaldeko industria bakarrak.

www.euskonews.com

Un aventurero, un visionario, un científico...      Abenturazalea, ameslaria,
zientifikoa...

www.euskonews.com

                Esango nuke ekintzaile batek, lehenik eta behin, honako
ezaugarri hauek izan behar dituela: norbere buruarekiko konfiantza, eta
konfiantza hori ez dator gauetik goizera bizitzan, zure bizipenek eman edo
kendu egiten dizute; egiten duzunarekiko grina, izan ere, egiten duzuna
atsegin ez baduzu, ez zara zoriontsua izango; ameslaria izatea, zure
negozioaren orainean eta geroan beti pentsatzea; nahi duzuna lortzeko
planifikatzen jakitea eta planifikatzea; eta, nola ez, komunikatzen
jakitea, zure bezeroengan konfiantza sorrarazteko.     Lo primero que yo te
diría que tiene que tener un emprendedor es: confianza en sí mismo, esa
confianza no viene de la noche a la mañana en tu vida, tu experiencia de
vida te lo da o te lo quita; pasión por lo que haces, si no te gusta lo que
haces no vas a ser feliz; ser visionario pensar siempre en el hoy y mañana
de tu negocio; saber planificar y planificarte para conseguir lo que te
propones y como no, saber comunicar para generar confianza en tus clientes.

www.euskonews.com

                Bere fundatzailea, Edouard Lock kanadar koreografo eta
zuzendari artistikoa, etengabe berritzen ari den eta geroz eta obra
iraultzaileagoak proposatzen dituen ameslaria da.

                Su fundador, el coreógrafo y director artístico canadiense
Edouard Lock, es un visionario que no cesa de renovarse proponiendo obras
cada vez más revolucionarias.

www.teatroarriaga.com

                Batzuetan Whitmanen (66. gaia ikusi) moduko tonu ameslariaz,
eta beste batzuetan bertso askea eta adierazpen errazarekin, naturari eta
gizakiari buruz idatzen du, originaltasun handiko irudiekin.

                A veces con tono visionario a lo Whitman (ver t66), a veces
en verso libre y con expresión sencilla, canta a la naturaleza y al hombre
con imágenes de gran originalidad.

www.hiru.com

                Urdaneta ez da ameslaria, ezta abenturazalea ere.

                Urdaneta no es ni visionario, ni aventurero.

www.euskonews.com

                Maisu ameslariak

                Maestros visionarios

euskadikoorkestra12

                Askatasun formal handikoak eta irudiz beterik, bere
ametsezko bertso ameslariek gizakiaren atal irrazionaletan sakontzen dute.

                De gran libertad formal y repletos de imágenes, sus versos
oníricos y visionarios profundizan en los aspectos irracionales del ser
humano.

www.hiru.com

                Diziplina ameslaria duen triptiko eskatologikoa: ikusi
behar dena begiratzea.

                Tríptico escatológico con una disciplina visionaria: mirar
lo que hay que ver.

eremuakMerged2col

                Gaur egun ezinbesteko enpresa-jarduera da sektore ekonomiko
askotan, baina, duela hogei urte, ameslari gutxi batzuk baino ez zuten
apustu egin onlineko marketinaren alde.

                Hoy en día se trata de una actividad empresarial
imprescindible para buena parte de los sectores económicos pero, hace
veinte años, sólo unos pocos visionarios apostaron decididamente por
emprender en el mundo del marketing online.

www.spri7

                Lider on bat, komunikatzaile ona da; grinaz entzuten eta
transmititzen du; ameslaria da, bere taldearekin proiektu ilusionagarri bat
eraikitzen duelako; gardena da, jokabide etiko eta koherentea du, hau da,
planteamenduen eta ekintzen arteko koherentzia du, eta horrek konfiantza
eta sinesgarritasuna ematen du.

                Un buen líder, es un buen comunicador, escucha y transmite
con pasión, es visionario ya que construye un proyecto ilusionante con su
equipo, es transparente, tiene un comportamiento ético y coherente, es
decir, coherencia entre sus planteamientos y sus hechos lo que genera
confianza y credibilidad.

----------------------

irudikor

                leph rinde tributo a los laberintos de Borges y el
"Panóptico" de Michel Foucault como metáforas visionarias de la expansión
de la red cibernética, entendida no sólo como utopía virtual de un viaje
inmóvil a través de realidades múltiples, simultaneidad de tiempos,
espacios y posibilidades sino como dispositivo disciplinario de vigilancia
y control de las nuevas tecnologías del poder en la cultura del simulacro.

                leph-ek omenaldia egiten dio Borgesen labirintoei eta
Michel Foucaulten "Panoptiko"ari, sare zibernetikoaren hedapenaren metafora
irudikorrak diren heinean, sare hori, errealitate anitzetan zeharreko,
denboren, espazioen eta posibilitateen aldiberekotasunean zeharreko bidaia
ibilge baten utopia birtual bezala ez ezik, kulturaren simulazioan
boterearen teknologia berrien eta diziplinazko zaingo eta kontrolerako
gailu bezala ere ulertuta.

lafundicion2

                Para la explotación de este servicio Isetic ha diseñado un
novedoso y visionario modelo de negocio, modelo de negocio “low cost” &
“tarifa plana”, en el cliente no tiene que realizar inversiones iniciales y
únicamente paga, a un precio asequible, por el servicio consumido, lo que
hace accesible el servicio a cualquier tipo de organización, sea cual sea
su tamaño y sector. Zerbitzu hori ustiatzeko, ISETICek negozio eredu
berritzaile eta irudikor bat diseinatu du: “LOW COST” & “TARIFA LAUA”
negozio eredua. Bertan, bezeroak ez dauka zertan hasierako inbertsiorik
egin, eta kontsumitutako zerbitzua baino ez du ordaintzen, merke gainera,
halako moldez non zerbitzua edozelako antolakundeek erabil baitezakete,
edozein izanik ere beren tamaina eta sektorea.

www.spri7

                Los géneros fuertes han desaparecido y han dejado paso a
puestas en escena híbridas de ascendencia documental, visionaria o grotesca.

                Genero sendoak desagertu egin dira eta eragin dokumentala,
irudikorra edo barregarria duten eszenaratze hibridoei bide eman diete.

www.filmotecanavarra25

                Sinbolismotik abiatu bazen ere, espresionisten aurrekari
argienetariko bat bihurtu zen hau ere. James Ensorrek (1860-1949) izaera
irudikorra zuen lana egin zuen.

                James Ensor (1860-1949) realizó una obra de carácter
visionario e impregnada de ironía, que apuntaba numerosas de las líneas
evolutivas de la pintura a lo largo del siglo XX.

www.hiru.com           <http://www.hiru.com>
-------------------------------------------------------------------------------------
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil

Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 mar.
27, lr. (13:30)):

> Eskerrik asko iritziengatik.
>
>  "Nola erran-en" ere begiratu nuen, eta txukuna iruditu zitzaidan *ikusmen
> handiko *baliabidea*, *.baina ez zitzaion nire testuingurari ondo
> egokitzen, ez da "nola erran" hiztegiko adibidearen testuinguru berekoa.
>
> Nire testuingurua hurbilago zegoen aipatu dudan beste honetatik:
>
> *Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo
> ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>
> Beraz, horregatik, baten batek esaten badu: *Fr Leonek, beste askoren
> artean, izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai
> batean...*zilegi izan beharko luke esatea, niri iritzian*:* *Fr Leon eta
> beste asko begitaraziodunak izan ziren..." * Horixe baieztatzeko ekarri
> nuen eztabaida.
>
> Konturatzen naiz, orain, beharbada hirugarren adiera-eremu batekoa dela
> adibidea, *tertium genus *batekoa, erlijioaren arloko *ikusguneak *eta *ikusaldiak
> *eta *begirazioak *izate hori, beharbada, ez direla ez RAEko lehen
> adierakoak, ez bigarrenekoak (batzuek lehenengoaren eremukoak nahiko
> lituzkete, "exaltazio" eta horiengatik, baina, orain txintxo, ez zait
> iruditzen RAEko lehen adiera-arlokoa ere.
>
> Gero, ordea, lanetik ateratzean, lantokian txantxa egin nion bati
> gaiarekin: "Martin...*begitarazino *bat auki joat", esan nion, eta berak
> erantzun, bat-batean, jakin gabe zuekin zertaz jarduna nintzen, .."zer
> ikusi dok, ba!"...Eta nik erantzun: "Athletic-ek birritan irabazten ebala
> kopa aurten" (bera Athletic zalea da, eta ni ere bai, baina ez hain
> sutsua...)
>
> Martin ez da itzultzailea, eta ez dabil hizkuntzaren arloan lanean, baina
> bat-batean aditu zuen nik esandakoa.
>
> Eta, ingelesera joaz, hauek denak aurkitu ditut:
>
> 2 (noun)  in the sense of prophet
>
> *Definition*
> *a visionary person*
> *shamans, mystics and religious visionaries*
>
> *Synonyms*
> prophet
> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/prophet>
> diviner
> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/diviner>
> mystic
> seer <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/seer>
> soothsayer
> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/soothsayer>
> sibyl
> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/sibyl>
> scryer
> spaewife (Scottish)
>
>
>
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du JOSE ASTORKIA LOIDI (j.astorkia a bildua euskalnet.net)
> erabiltzaileak (2021 mar. 27, lr. (00:14)):
>
>> Nola erran hiztegia
>> visionnaire <http://www.nolaerran.org/?h=visionnaire&z=lit#>
>> adjectif | nom masculin | nom féminin
>> ikusmen handiko
>> il a été un bon politicien, mais un piètre visionnaire; il n'a pas
>> réalisé à l'heure où il le fallait les changements nécessaires
>> politikari ona izan da, baina ikusmen ahulekoa; ez ditu behar zen orduan
>> obratu egin beharreko aldaketak
>>
>>
>> ----- Mensaje original -----
>> De: oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
>> Fecha: Viernes, 26 de Marzo de 2021, 8:33 pm
>> Asunto: [itzul] visionario
>> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>
>> > Gaur, testu labur batean agertu zait *visionario *hitza (aski
>> testuinguru labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion
>> lehen adierarekin:
>>
>> *> visionario*,* ria*
>>
>> *> De visión y -ario.*
>>
>> > 1. adj.> Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se
>> figura y cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.
>>
>>
>> > baizik eta bigarrenarekin:
>>
>> > 2. adj.> Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl. a
>> pers., > u. t. c. s.
>>
>> > Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako ordainik;
>> adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
>> visionario, -a
>>  *> adj./s.* *ameslari* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
>> *irudikor* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>, begitaziodun
>>
>> *> es un visionario y dice que ha visto marcianos*: ameslaria da eta
>> martetarrak ikusi dituela esaten du
>>
>> > Eta gainerako hiztegietan ere ez.
>>
>>
>>
>> > Beraz, hasi naiz pentsatzen *bisionario *mailegatu edo ez.
>>
>> > Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era
>> askotara eman dela gure literaturan: *ikuskari*, *ikusaldi*, *ikusgune*,
>> ...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak (Orotarikoan, *begitarazio
>> *ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina txoil adiera horretakoa: (*Fr.
>> Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia.
>> Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>>
>>
>> > eta pentsatu dut *begitaraziodun *eratorpenezkoa neologismo ona izan
>> zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro, sarean
>> egindako ikerketa txikian).
>>
>>
>> > Hiztegietan ez dut inon ere ikusi *bisionario *mailegaturik, eta,
>> "legezko hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz *begitaraziodun
>> *krimena egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale" deituko
>> didatela eta larrutua izanen naizela...
>>
>>
>> > Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon *begitaraziodun *bat izan zela,
>> ezta?
>>
>>
>> *> Bisionario *bat izan zela ere bai, jakina...
>>
>>
>> *> Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> > Udaberri lorea (Iparraldean),
>> > San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> > edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210327/ee849e9b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago