[itzul] visionario

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Iga, Mar 28, 18:32:16, CEST 2021


Mila esker biei (trebatuko naiz gehixeago corpus batzuen zein besteen
erabileran....). Poza berriz, aukera biak lehian ikusita corpusotan....)



Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2021 mar. 28a, ig. 13:15):

> Elhuyarren 300 milioi hitzeko corpus berri aurreratuan (laster plazaratuko
> da, edozeinek erabili ahal izateko), hau ageri da *bisionario *eskatuta:
> ----------------------------------------------------------
> BERRIA: «Musikariok bokaziokoak gara; bizitza ematen dugu honetan» (1)
> ...arekiko ikuspegi bat, nirea, baina ez dut bisionario bat izan nahi.
> BERRIA: Kalakatrix (1)
> ... -zorionak bide batez sestaotarrei-. Bisionario, showman eta
> kirolariaren arteko nahasketa mediatikoa. Bera...
> WEB: http://andima.armiarma.com/gaze/gaze0301.htm (1)
> uzten baldin badu behintzat. Baina ez da bisionario huts bat; gainera
> iluna da bere
> WEB: http://armiarma.com/andima/gaze/gaze1003.htm (1)
> ...tzi zuen, Swedenborg poeta suediarraren kontra: « Bisionario baten
> ametsak, metafisikaren ametsak direla medio
> WEB:
> http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/month=20120301
> (1)
> , testu normaltxo batekin). Horregatik, esaldi bisionario horixe zen
> (hortik "abangoardiazko") zuenganatu
> WEB: http://eibar.org/blogak/e-gorblog/blog_view?month=10&year=2011 (2)
> Steve Jobs bisionario bat zela esan dute askok, eta
> , eta elite batentzat soilik. Horrelako beste bisionario batzuen
> adibideak etortzen zaizkit burura eta ez
> WEB: http://eibar.org/blogak/gabiria/42 (1)
> Satortzulo bisionario hutsa da: zelan jakin du inork
> WEB: http://goiena.net/blogak/superbai/hamaikak-bat%0A (1)
> Sabino Arana, bisionario bat zela garbi dago, eta ikurrina
> WEB: http://sustatu.com/1318567456 (3)
> , eta elite batentzat soilik. Horrelako beste bisionario batzuen
> adibideak etortzen zaizkit burura eta ez
> Nik ere aitortzen diot zuk aipatzen duzun bisionario izaera, adibide ona
> iruditzen zait WIIarena,
> Steve Jobs bisionario bat zela esan dute askok, eta
> WEB: http://zuzeu.com/2013/07/12/nabarroko-euskal-hiriaren-lehen-politeia
> (1)
> Mistiko, bisionario eta integrista gehiegixko aukeran gure herrian,
> WIKIPEDIA: Jean Baudrillard (1)
> ...Bisionario moduan deskribatu zuen Humphrey De Battenburgei
> WEB: https://twitter.com/search?q=%23ajeak (1)
> bisionario izatearen ajeak bakizu... jaunari galde! ;
> KLASIKOAK: Moralaren genealogia (1)
> ...riunfoaren egunean!" - eta orain honela jarraitzen du bisionario arrobatu
> honek: "At enim supersunt alia spectacula, ille ul...
> KLASIKOAK: Pentsamendu Ilustratua: Idazlan hautatuak II (1)
> ...ina, berehala kaltegarriak bilakatu ziren metafisika bisionario baten
> abusuagatik. Metafisika horri, saiatu zelarik ordena ...
> KLASIKOAK: Prolegomenoak (1)
> ...a pentsatzen dut, aurreko horretatik, h. d. idealismo bisionario dei
> daitekeen hartatik bereizteko; nire idealismo transzend...
> WEB: https://zuzeu.eus/azala/blogean-idaztea-ere-delitu-bilakatzen-denean
> (1)
> ...pitalista, berdintasunzale, ekintzaile eta interneteko bisionario paregabe
> horri. Bakea zuri, bai.
> BERRIA: Plisti-plasta (1)
> ...o bere burua --gauza bera ez bada-- bisionario, aurrekari bilakatzeko.
> SUSA: Errotik (—3—) (1)
> ...har.       1984aren aurretik bisionario diru-goseak hasi ziren
> zabaltzen, ezinezkoa zela Bilbo erdi...
>
> ------------------------------------------------------------------
> Corpusari *begitaraziodun *lema eskatuta, corpusak dio ez dagoela
> horrelakorik eta, automatikoki, *begitaziodun *lema proposatzen du:
> ------------------------------------------------------------------
>
> WEB: http://cineclubfas.com/programas/2017_2T.pdf (1)
>
> emakumeen hitz              *begitazio*dunen barrena ibiliko gara;
> erakutsitako sekretua izango
>
> WEB:
> http://gaur8.info/edukiak/20130824/418966/Gutako-bakoitzak-nahiko-lukeen-egunkaria
> (1)
>
> ...ita, agian, ezjakintasun nabarmena ere, bai     *begitazio*dunen, bai
> nostalgikoen artean; horri buruz irakurri
>
> WEB:
> http://globernance.org/wp-content/uploads/2013/05/Dossier_Euskara_baxuan.pdf
> (1)
>
> ...nkizuna da pertsona etikoak hezitzea euren komunitatean
> *begitazio*dun lidergoa gauzatzeko herrialde mexikarraren hobekuntza
> ekono...
>
> WEB: http://valdegovia.com/eu/valdegovia_sabiasque.asp (1)
>
> eskuan igo omen ziren, eta jainkotiar eta             *begitazio*dunak
> zigortu zituzten
>
> WEB: http://zuzeu.com/blogak/alter-eta-ego/category/sailkatugabeak/page/2
> (2)
>
> Atentzioa eman didate, beti,      *begitazio*dun pertsonaiek. Bernard
> London da horietako bat,
>
>                 *Begitazio*dun pertsonaia zen, London bezalatsu, merezi
> duguna
>
> WEB: http://zuzeu.com/blogak/alter-eta-ego/feed (3)
>
>                 *Begitazio*dun pertsonaia zen, London bezalatsu, merezi
> duguna daukagu leh...
>
> WEB: http://zuzeu.com/blogak/itsasgoran/category/sailkatugabeak (1)
>
> ...rik ere. Hori iragartzen dutenak ez dira              *begitazio*dun
> ero batzuk, munduaren egoeraz kezkatuta dauden
>
> WIKIPEDIA: Ezkioko Ama Birjina (1)
>
> gaiaren gaineko "Los Visionarios" (euskaraz, "    *Begitazio*dunak")
> eleberria argitaratu zuen. 2001an, bestetik
>
> KLASIKOAK: Mundua nahimen eta errepresentazio gisa (1)
>
> ...tsonen biografiak, arima santu, pietista, kietista,
> *begitazio*dun jaieratsu eta abar izendatu direnenak. Horrelako
> biografien...
>
> KLASIKOAK: Pentsamendu Ilustratua: Idazlan hautatuak II (1)
>
> ... magnetizatzaileak, martinistak, eta mota horretako   *begitazio*dun
> horiek guztiak, antzinako eskola horren dizipulu erratuak b...
> ------------------------------------------------------------------
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil
>
> Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> mar. 27, lr. (18:52)):
>
>> Eskerrik asko, Alfontso.
>> Ni neure teman, testuinguruko adiera horretan ez dutela ematen *irudikor
>> *eta *ameslari *ordainek...
>> Aldiz, oso ondo aditzen dela zer den *begitarazio *eta *ikusaldia, *adibide
>> honetan (Orotarikotik aterata):
>> *Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen
>> ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr
>> May 48...), ...
>> Eta adiera horretatik eratorritako *visionario *hitzaren ordainak,
>> berriz, edo *bisionario*, edo *begitaraziodun* izan daitezkeela, eta
>> biak direla zilegi, eta bigarrenaren adibiderik aurkitzen ez den arren,
>> aise asko aditzen dela, eratorpen hutsez.
>> Baina horixe, neure tema!
>> Mila esker denoi, ikerketan sakontzen laguntzeagatik.
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2021 mar. 27, lr. (18:21)):
>>
>>> Ezertarako balio badu, hau aurkitu daiteke sarean:
>>>
>>> -------------------------------------------------------------------------------------
>>> ameslari
>>>
>>> Un hombre visionario, familiar, generoso y muy cercano, que legó un
>>> centro tecnológico saneado y con personalidad propia", destaca.
>>>
>>>
>>>                 Gizon ameslaria, xumea, eskuzabala eta hurbilekoa zen,
>>> eta izaera bereziko teknologia-zentro onbideratua utzi zigun" nabarmendu du.
>>>
>>> www.newtek-tech19
>>>
>>>                 Estos cuatro hombres eran unos auténticos visionarios y
>>> soñadores, ya que la industria del sur de Brasil de aquel entonces la
>>> constituían exclusivamente la agricultura y la ganadería.
>>> Bisionario, ameslari utsak ziren lau hauek: garai hartan nekazaritza
>>> eta abeltzantza ziren Brasilgo hegoaldeko industria bakarrak.
>>>
>>> www.euskonews.com
>>>
>>> Un aventurero, un visionario, un científico...      Abenturazalea,
>>> ameslaria, zientifikoa...
>>>
>>> www.euskonews.com
>>>
>>>                 Esango nuke ekintzaile batek, lehenik eta behin, honako
>>> ezaugarri hauek izan behar dituela: norbere buruarekiko konfiantza, eta
>>> konfiantza hori ez dator gauetik goizera bizitzan, zure bizipenek eman edo
>>> kendu egiten dizute; egiten duzunarekiko grina, izan ere, egiten duzuna
>>> atsegin ez baduzu, ez zara zoriontsua izango; ameslaria izatea, zure
>>> negozioaren orainean eta geroan beti pentsatzea; nahi duzuna lortzeko
>>> planifikatzen jakitea eta planifikatzea; eta, nola ez, komunikatzen
>>> jakitea, zure bezeroengan konfiantza sorrarazteko.     Lo primero que
>>> yo te diría que tiene que tener un emprendedor es: confianza en sí mismo,
>>> esa confianza no viene de la noche a la mañana en tu vida, tu experiencia
>>> de vida te lo da o te lo quita; pasión por lo que haces, si no te gusta lo
>>> que haces no vas a ser feliz; ser visionario pensar siempre en el hoy y
>>> mañana de tu negocio; saber planificar y planificarte para conseguir lo que
>>> te propones y como no, saber comunicar para generar confianza en tus
>>> clientes.
>>>
>>> www.euskonews.com
>>>
>>>                 Bere fundatzailea, Edouard Lock kanadar koreografo eta
>>> zuzendari artistikoa, etengabe berritzen ari den eta geroz eta obra
>>> iraultzaileagoak proposatzen dituen ameslaria da.
>>>
>>>                 Su fundador, el coreógrafo y director artístico
>>> canadiense Edouard Lock, es un visionario que no cesa de renovarse
>>> proponiendo obras cada vez más revolucionarias.
>>>
>>> www.teatroarriaga.com
>>>
>>>                 Batzuetan Whitmanen (66. gaia ikusi) moduko tonu
>>> ameslariaz, eta beste batzuetan bertso askea eta adierazpen
>>> errazarekin, naturari eta gizakiari buruz idatzen du, originaltasun handiko
>>> irudiekin.
>>>
>>>                 A veces con tono visionario a lo Whitman (ver t66), a
>>> veces en verso libre y con expresión sencilla, canta a la naturaleza y al
>>> hombre con imágenes de gran originalidad.
>>>
>>> www.hiru.com
>>>
>>>                 Urdaneta ez da ameslaria, ezta abenturazalea ere.
>>>
>>>
>>>                 Urdaneta no es ni visionario, ni aventurero.
>>>
>>> www.euskonews.com
>>>
>>>                 Maisu ameslariak
>>>
>>>                 Maestros visionarios
>>>
>>> euskadikoorkestra12
>>>
>>>                 Askatasun formal handikoak eta irudiz beterik, bere
>>> ametsezko bertso ameslariek gizakiaren atal irrazionaletan sakontzen
>>> dute.
>>>
>>>                 De gran libertad formal y repletos de imágenes, sus
>>> versos oníricos y visionarios profundizan en los aspectos irracionales
>>> del ser humano.
>>>
>>> www.hiru.com
>>>
>>>                 Diziplina ameslaria duen triptiko eskatologikoa: ikusi
>>> behar dena begiratzea.
>>>
>>>                 Tríptico escatológico con una disciplina visionaria:
>>> mirar lo que hay que ver.
>>>
>>> eremuakMerged2col
>>>
>>>                 Gaur egun ezinbesteko enpresa-jarduera da sektore
>>> ekonomiko askotan, baina, duela hogei urte, ameslari gutxi batzuk baino
>>> ez zuten apustu egin onlineko marketinaren alde.
>>>
>>>                 Hoy en día se trata de una actividad empresarial
>>> imprescindible para buena parte de los sectores económicos pero, hace
>>> veinte años, sólo unos pocos visionarios apostaron decididamente por
>>> emprender en el mundo del marketing online.
>>>
>>> www.spri7
>>>
>>>                 Lider on bat, komunikatzaile ona da; grinaz entzuten
>>> eta transmititzen du; ameslaria da, bere taldearekin proiektu
>>> ilusionagarri bat eraikitzen duelako; gardena da, jokabide etiko eta
>>> koherentea du, hau da, planteamenduen eta ekintzen arteko koherentzia du,
>>> eta horrek konfiantza eta sinesgarritasuna ematen du.
>>>
>>>                 Un buen líder, es un buen comunicador, escucha y
>>> transmite con pasión, es visionario ya que construye un proyecto
>>> ilusionante con su equipo, es transparente, tiene un comportamiento ético y
>>> coherente, es decir, coherencia entre sus planteamientos y sus hechos lo
>>> que genera confianza y credibilidad.
>>>
>>> ----------------------
>>>
>>> irudikor
>>>
>>>                 leph rinde tributo a los laberintos de Borges y el
>>> "Panóptico" de Michel Foucault como metáforas visionarias de la
>>> expansión de la red cibernética, entendida no sólo como utopía virtual de
>>> un viaje inmóvil a través de realidades múltiples, simultaneidad de
>>> tiempos, espacios y posibilidades sino como dispositivo disciplinario de
>>> vigilancia y control de las nuevas tecnologías del poder en la cultura del
>>> simulacro.
>>>
>>>                 leph-ek omenaldia egiten dio Borgesen labirintoei eta
>>> Michel Foucaulten "Panoptiko"ari, sare zibernetikoaren hedapenaren metafora
>>> irudikorrak diren heinean, sare hori, errealitate anitzetan zeharreko,
>>> denboren, espazioen eta posibilitateen aldiberekotasunean zeharreko bidaia
>>> ibilge baten utopia birtual bezala ez ezik, kulturaren simulazioan
>>> boterearen teknologia berrien eta diziplinazko zaingo eta kontrolerako
>>> gailu bezala ere ulertuta.
>>>
>>> lafundicion2
>>>
>>>                 Para la explotación de este servicio Isetic ha diseñado
>>> un novedoso y visionario modelo de negocio, modelo de negocio “low
>>> cost” & “tarifa plana”, en el cliente no tiene que realizar inversiones
>>> iniciales y únicamente paga, a un precio asequible, por el servicio
>>> consumido, lo que hace accesible el servicio a cualquier tipo de
>>> organización, sea cual sea su tamaño y sector. Zerbitzu hori
>>> ustiatzeko, ISETICek negozio eredu berritzaile eta irudikor bat
>>> diseinatu du: “LOW COST” & “TARIFA LAUA” negozio eredua. Bertan, bezeroak
>>> ez dauka zertan hasierako inbertsiorik egin, eta kontsumitutako zerbitzua
>>> baino ez du ordaintzen, merke gainera, halako moldez non zerbitzua
>>> edozelako antolakundeek erabil baitezakete, edozein izanik ere beren
>>> tamaina eta sektorea.
>>>
>>> www.spri7
>>>
>>>                 Los géneros fuertes han desaparecido y han dejado paso
>>> a puestas en escena híbridas de ascendencia documental, visionaria o
>>> grotesca.
>>>
>>>                 Genero sendoak desagertu egin dira eta eragin
>>> dokumentala, irudikorra edo barregarria duten eszenaratze hibridoei
>>> bide eman diete.
>>>
>>> www.filmotecanavarra25
>>>
>>>                 Sinbolismotik abiatu bazen ere, espresionisten
>>> aurrekari argienetariko bat bihurtu zen hau ere. James Ensorrek (1860-1949)
>>> izaera irudikorra zuen lana egin zuen.
>>>
>>>                 James Ensor (1860-1949) realizó una obra de carácter
>>> visionario e impregnada de ironía, que apuntaba numerosas de las líneas
>>> evolutivas de la pintura a lo largo del siglo XX.
>>>
>>> www.hiru.com           <http://www.hiru.com>
>>>
>>> -------------------------------------------------------------------------------------
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil
>>>
>>> Tel.: 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *LEGE OHARRA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>>> mar. 27, lr. (13:30)):
>>>
>>>> Eskerrik asko iritziengatik.
>>>>
>>>>  "Nola erran-en" ere begiratu nuen, eta txukuna iruditu zitzaidan *ikusmen
>>>> handiko *baliabidea*, *.baina ez zitzaion nire testuingurari ondo
>>>> egokitzen, ez da "nola erran" hiztegiko adibidearen testuinguru berekoa.
>>>>
>>>> Nire testuingurua hurbilago zegoen aipatu dudan beste honetatik:
>>>>
>>>> *Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo
>>>> ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].* Arr May 48...), ...
>>>>
>>>> Beraz, horregatik, baten batek esaten badu: *Fr Leonek, beste askoren
>>>> artean, izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai
>>>> batean...*zilegi izan beharko luke esatea, niri iritzian*:* *Fr Leon
>>>> eta beste asko begitaraziodunak izan ziren..." * Horixe baieztatzeko
>>>> ekarri nuen eztabaida.
>>>>
>>>> Konturatzen naiz, orain, beharbada hirugarren adiera-eremu batekoa dela
>>>> adibidea, *tertium genus *batekoa, erlijioaren arloko *ikusguneak *eta *ikusaldiak
>>>> *eta *begirazioak *izate hori, beharbada, ez direla ez RAEko lehen
>>>> adierakoak, ez bigarrenekoak (batzuek lehenengoaren eremukoak nahiko
>>>> lituzkete, "exaltazio" eta horiengatik, baina, orain txintxo, ez zait
>>>> iruditzen RAEko lehen adiera-arlokoa ere.
>>>>
>>>> Gero, ordea, lanetik ateratzean, lantokian txantxa egin nion bati
>>>> gaiarekin: "Martin...*begitarazino *bat auki joat", esan nion, eta
>>>> berak erantzun, bat-batean, jakin gabe zuekin zertaz jarduna nintzen,
>>>> .."zer ikusi dok, ba!"...Eta nik erantzun: "Athletic-ek birritan irabazten
>>>> ebala kopa aurten" (bera Athletic zalea da, eta ni ere bai, baina ez hain
>>>> sutsua...)
>>>>
>>>> Martin ez da itzultzailea, eta ez dabil hizkuntzaren arloan lanean,
>>>> baina bat-batean aditu zuen nik esandakoa.
>>>>
>>>> Eta, ingelesera joaz, hauek denak aurkitu ditut:
>>>>
>>>> 2 (noun)  in the sense of prophet
>>>>
>>>> *Definition*
>>>> *a visionary person*
>>>> *shamans, mystics and religious visionaries*
>>>>
>>>> *Synonyms*
>>>> prophet
>>>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/prophet>
>>>> diviner
>>>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/diviner>
>>>> mystic
>>>> seer
>>>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/seer>
>>>> soothsayer
>>>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/soothsayer>
>>>> sibyl
>>>> <https://www.collinsdictionary.com/dictionary/english-thesaurus/sibyl>
>>>> scryer
>>>> spaewife (Scottish)
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> [image: Argazkia]
>>>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>>>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>>> edo udalorea (Bizkaian)
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du JOSE ASTORKIA LOIDI (j.astorkia a bildua euskalnet.net)
>>>> erabiltzaileak (2021 mar. 27, lr. (00:14)):
>>>>
>>>>> Nola erran hiztegia
>>>>> visionnaire <http://www.nolaerran.org/?h=visionnaire&z=lit#>
>>>>> adjectif | nom masculin | nom féminin
>>>>> ikusmen handiko
>>>>> il a été un bon politicien, mais un piètre visionnaire; il n'a pas
>>>>> réalisé à l'heure où il le fallait les changements nécessaires
>>>>> politikari ona izan da, baina ikusmen ahulekoa; ez ditu behar zen
>>>>> orduan obratu egin beharreko aldaketak
>>>>>
>>>>>
>>>>> ----- Mensaje original -----
>>>>> De: oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
>>>>> Fecha: Viernes, 26 de Marzo de 2021, 8:33 pm
>>>>> Asunto: [itzul] visionario
>>>>> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>>>
>>>>> > Gaur, testu labur batean agertu zait *visionario *hitza (aski
>>>>> testuinguru labur eta ilunarekin, egia esatera), baina ez RAEk ematen dion
>>>>> lehen adierarekin:
>>>>>
>>>>> *> visionario*,* ria*
>>>>>
>>>>> *> De visión y -ario.*
>>>>>
>>>>> > 1. adj.> Dicho de una persona: Que, por su fantasía exaltada, se
>>>>> figura y cree con facilidad cosas quiméricas. U. t. c. s.
>>>>>
>>>>>
>>>>> > baizik eta bigarrenarekin:
>>>>>
>>>>> > 2. adj.> Que se adelanta a su tiempo o tiene visión de futuro. Apl.
>>>>> a pers., > u. t. c. s.
>>>>>
>>>>> > Elhuyarren hiztegian, ez dut ikusi bigarren adiera horretako
>>>>> ordainik; adiera bakarrean ematen ditu hauek guztiak:
>>>>> visionario, -a
>>>>>  *> adj./s.* *ameslari* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
>>>>> *irudikor* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/visionario#>,
>>>>> begitaziodun
>>>>>
>>>>> *> es un visionario y dice que ha visto marcianos*: ameslaria da eta
>>>>> martetarrak ikusi dituela esaten du
>>>>>
>>>>> > Eta gainerako hiztegietan ere ez.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> > Beraz, hasi naiz pentsatzen *bisionario *mailegatu edo ez.
>>>>>
>>>>> > Ikusi dut, ostera, "visión", adiera horrekin, sarri samar eta era
>>>>> askotara eman dela gure literaturan: *ikuskari*, *ikusaldi*,
>>>>> *ikusgune*, ...badakizue, santuek eta iragarleek izaten dituztenak
>>>>> (Orotarikoan, *begitarazio *ere ageri da, behin bakarrik jasoa, baina
>>>>> txoil adiera horretakoa: (*Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen
>>>>> ondorengo begitarazio edo ikusaldia. Ikusi zuen zelai batean [...].*
>>>>> Arr May 48...), ...
>>>>>
>>>>>
>>>>> > eta pentsatu dut *begitaraziodun *eratorpenezkoa neologismo ona
>>>>> izan zitekeela (neologismo diot, ez baitut, era horretan, inon ere idoro,
>>>>> sarean egindako ikerketa txikian).
>>>>>
>>>>>
>>>>> > Hiztegietan ez dut inon ere ikusi *bisionario *mailegaturik, eta,
>>>>> "legezko hutsune" (vacío legal) horren aurrean, menturatu naiz *begitaraziodun
>>>>> *krimena egikaritzera, baina beldurrez, ostera ere, "garbizale"
>>>>> deituko didatela eta larrutua izanen naizela...
>>>>>
>>>>>
>>>>> > Baina nahiko ongi ulertzen da Fr. Leon *begitaraziodun *bat izan
>>>>> zela, ezta?
>>>>>
>>>>>
>>>>> *> Bisionario *bat izan zela ere bai, jakina...
>>>>>
>>>>>
>>>>> *> Oskar Arana Ibabe*
>>>>> [image: Argazkia]
>>>>> > Udaberri lorea (Iparraldean),
>>>>> > San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>>>> > edo udalorea (Bizkaian)
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210328/5674ff00/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago