[itzul] "Zenbatgarren", baina "zenbakarri"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Maiatza 6, 13:40:48, CEST 2021


Nik ez dakit zein den Euskaltzaindiaren irizpidea, baina pentsa liteke
atzizkiaren araberako erabakia dela (*-garren*). Alegia, badirudi *-garren*
formaren uniformetasunari eutsi nahi izan zaiola. Horregatik, adibidez,
*batgarren* arautu da, eta ez *bakarren*, eta horregatik *bosgarren * (eta
*borzgarren*) arautu da, eta ez *boskarren*.
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mai. 6, og. (13:04)):

> Kaixo, lagunok.
>
> Galderatxo bat: zuetako inork ba al daki zer irizpideren arabera
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak "zenbatgarren", "zenbakarri" eta "zenbakaitz"
> hitzak jasotzen dituen?
>
> Ez al luke izan beharko
>
> a) edo "zenbatgarren", "zenbatgarri", "zenbatgaitz"
> b) edo "zenbakarren", "zenbakarri", "zenbakaitz"?
>
> Alegia, t+g fonemen elkarketak zer ematen du?
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210506/534b4d84/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago