[itzul] "Zenbatgarren", baina "zenbakarri"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 14:06:38, CEST 2021


Bestela esanda: ez zait argi geratzen arau fonetikoa den t+g=k ala ez.

Adibide gehiago:

Aditz laguntzaileari "bait" gehitzean, arau hori aplikatu egiten da, baita
forma (nire ustetan) xelebre batzuk emateraino ere, hala nola
"baikenekien", "baikenbiltzan", "baikoaz".

Beste kasu batzuetan, ordea, halako dantza bat ikusten dut, gustu
guztietarako aukerekin: "gogaikarri", baina "laketgarri", baina
"oroigarri".


Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 mai. 6, og. (13:41)):

> Nik ez dakit zein den Euskaltzaindiaren irizpidea, baina pentsa liteke
> atzizkiaren araberako erabakia dela (*-garren*). Alegia, badirudi
> *-garren* formaren uniformetasunari eutsi nahi izan zaiola. Horregatik,
> adibidez, *batgarren* arautu da, eta ez *bakarren*, eta horregatik *bosgarren
> * (eta *borzgarren*) arautu da, eta ez *boskarren*.
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mai. 6, og. (13:04)):
>
>> Kaixo, lagunok.
>>
>> Galderatxo bat: zuetako inork ba al daki zer irizpideren arabera
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak "zenbatgarren", "zenbakarri" eta "zenbakaitz"
>> hitzak jasotzen dituen?
>>
>> Ez al luke izan beharko
>>
>> a) edo "zenbatgarren", "zenbatgarri", "zenbatgaitz"
>> b) edo "zenbakarren", "zenbakarri", "zenbakaitz"?
>>
>> Alegia, t+g fonemen elkarketak zer ematen du?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210506/df1e1473/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago