[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Edurne Alegria
edurne.alegria a bildua ozone.net
Al, Maiatza 17, 11:22:14, CEST 2021
Eta alemanez:
-----------------
Hizkuntza bat galdu egiten da
nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
Hemendik: itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez
Bidaltze-data: 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
Hona: 'ItzuL'
Cc: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Gaia: Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.
prescription
3 : the action of laying down authoritative rules or directions
Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere bide beretik joko nuke:
medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta
Asier Larrinaga Larrazabal
From: bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Bittor Abarzuza
Sent: domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Kaixo egun on:
Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat, baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor desberditasuna. Orduan, "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?: "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan, bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean, denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek galtzea" baita.
Nola emanen zenukete?
Bitor
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/197ac673/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/197ac673/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago