[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Maiatza 17, 09:35:58, CEST 2021


Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.

prescription
3 : the action of laying down authoritative rules or directions

Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere bide beretik joko nuke:

                medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta


Asier Larrinaga Larrazabal


From: bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Bittor Abarzuza
Sent: domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Kaixo egun on:

Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat, baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor desberditasuna. Orduan,  "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.

Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?: "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan, bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean, denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek galtzea" baita.

Nola emanen zenukete?

Bitor
        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/a3c0fd8e/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago