[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 19, 08:35:42, CEST 2021
Zirt edo zart egin behar denez eta hiztegia preskriptiboa bainoago
deskriptiboa den heinean, hiru forma paratuko ditut, ohartxorik edo
azalpenik gabe (zaharkitua den ala ez den azalpenik eman gabe), egun
erabiltzen delako eta arras sustraituta dagoelako; besterik gabe.
Mila mila esker guztioi, zuekin aunitz ikasten da benetan.
Bitor
Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mai. 18, ar. (18:31)):
> Nik uste gauza bat dela erdarazkoen ohitura, ez zaiela gustatzen mediekuei
> "ordeno, mando..." esatea? Eta zer? Euskaraz beti esan dugu "medikuak
> esanda edo medikuaren aginduz". Zertan kanpo hizkuntzen hain mirabe? Nik
> behintzat, "medikuaren gomendioz" ez bada (eta konforme ez dela aginduaren
> pareko), "medikuaren aginduz" esango nuke. Dionisio Amundarain
>
> El mar., 18 may. 2021 16:19, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Eta nire galderen erantzuna...?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 18, ar. (16:11)):
>>
>>> >> Orduan, aukeratu: "medikuaren aginduz" ala "fakultatiboaren
>>> preskripzioz/preskripzio fakultatiboz".
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> https://falacias.escepticos.es/index.php/falacia-del-falso-dilema/
>>>
>>>
>>>
>>> J
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210519/7face08b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago