[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 19, 12:58:34, CEST 2021


Bittor, ez gehiegi lanpetu Asier; oraindik erantzun gabe dauzka-eta nik
egin nizkion bi galderak. ;-)

Xabier

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
mai. 19, az. (10:49)):

> Ez da pekatu! Justu kontrakoa, zehaztasunaren alde...
>
> Zuetako batek proposatutakoa da eta pentsatu nuen "recomendación médica"
> esapidearen baliokidea izan zitekeela; ez al da?
>
> Zergatik diozu desegokia dela?
>
> Bitor
>
> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 19, az. (09:46)):
>
>>
>>
>> Barkatu honekin segitzea, Bittor, hoberako izango delakoan.
>>
>>
>>
>> "Medikuaren gomendioz" hori ez dakit nondik irten den, baina ezin
>> desegokiagoa da.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
>> *Sent:* miércoles, 19 de mayo de 2021 8:36
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>> Zirt edo zart egin behar denez eta hiztegia preskriptiboa bainoago
>> deskriptiboa den heinean, hiru forma paratuko ditut, ohartxorik edo
>> azalpenik gabe (zaharkitua den ala ez den azalpenik eman gabe), egun
>> erabiltzen delako eta arras sustraituta dagoelako; besterik gabe.
>>
>>
>>
>> Mila mila esker guztioi, zuekin aunitz ikasten da benetan.
>>
>>
>>
>> Bitor
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 mai. 18, ar. (18:31)):
>>
>> Nik uste gauza bat dela erdarazkoen ohitura, ez zaiela gustatzen
>> mediekuei "ordeno, mando..." esatea? Eta zer? Euskaraz beti esan dugu
>> "medikuak esanda edo medikuaren aginduz". Zertan kanpo hizkuntzen hain
>> mirabe? Nik behintzat, "medikuaren gomendioz" ez bada (eta konforme ez dela
>> aginduaren pareko), "medikuaren aginduz" esango nuke. Dionisio Amundarain
>>
>>
>>
>> El mar., 18 may. 2021 16:19, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> Eta nire galderen erantzuna...?
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 18, ar. (16:11)):
>>
>> >> Orduan, aukeratu: "medikuaren aginduz" ala "fakultatiboaren
>> preskripzioz/preskripzio fakultatiboz".
>>
>>
>>
>>
>>
>> https://falacias.escepticos.es/index.php/falacia-del-falso-dilema/
>>
>>
>>
>> J
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>
>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210519/807ed5f1/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago