[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 19, 13:21:13, CEST 2021


Asier, "medikuaren gomendioz" proposatu duena D. Amundarain izan da,
jakinaren gainean proposatu duen "gomendioa" ez dela "aginduaren" parekoa,
baina jakinaren gainean orobat medikuak proposatu ohi duena "agindua" baino
gehiago "gomendioa" dela, jakinaren gainean orobat ñabardura  hori
esplizitatu beharrik ez zegoela, jakinaren gainean, alegia, neure
esperientzian medikuekin, aspaldi honetan bederen hain ugaria izan dudan
horretan, medikuari ez diodala aitortu sekula ezer "agintzeko" (zuk zeuk,
nire ustez arrazoirik gabe, nahiago duzunez, ezer "preskribitzeko")
ahalmenik; baizik eta proposatzeko edo gomendatzeko bakarrik; inoiz ez
diodala utzi erabakitzeko nor bezala dudan eskubideari. Badakit urrats hau
zure ikuspegitik kanpo dagoela, baina arlo linguistiko baino harago,
zerbait gehiago adierazi nahi izan dut. DIONISIO AMUNDARAIN

El mié, 19 may 2021 a las 9:26, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en
bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:

>
>
> Barkatu honekin segitzea, Bittor, hoberako izango delakoan.
>
>
>
> "Medikuaren gomendioz" hori ez dakit nondik irten den, baina ezin
> desegokiagoa da.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
> *Sent:* miércoles, 19 de mayo de 2021 8:36
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>
>
>
> Zirt edo zart egin behar denez eta hiztegia preskriptiboa bainoago
> deskriptiboa den heinean, hiru forma paratuko ditut, ohartxorik edo
> azalpenik gabe (zaharkitua den ala ez den azalpenik eman gabe), egun
> erabiltzen delako eta arras sustraituta dagoelako; besterik gabe.
>
>
>
> Mila mila esker guztioi, zuekin aunitz ikasten da benetan.
>
>
>
> Bitor
>
>
>
> Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 mai. 18, ar. (18:31)):
>
> Nik uste gauza bat dela erdarazkoen ohitura, ez zaiela gustatzen mediekuei
> "ordeno, mando..." esatea? Eta zer? Euskaraz beti esan dugu "medikuak
> esanda edo medikuaren aginduz". Zertan kanpo hizkuntzen hain mirabe? Nik
> behintzat, "medikuaren gomendioz" ez bada (eta konforme ez dela aginduaren
> pareko), "medikuaren aginduz" esango nuke. Dionisio Amundarain
>
>
>
> El mar., 18 may. 2021 16:19, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Eta nire galderen erantzuna...?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 18, ar. (16:11)):
>
> >> Orduan, aukeratu: "medikuaren aginduz" ala "fakultatiboaren
> preskripzioz/preskripzio fakultatiboz".
>
>
>
>
>
> https://falacias.escepticos.es/index.php/falacia-del-falso-dilema/
>
>
>
> J
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210519/5cb5ca9c/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago