[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 19, 13:58:59, CEST 2021
Ongi ekarria, Dionisio
Mila mila esker, Bitor
Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 mai. 19, az. (13:22)):
> Asier, "medikuaren gomendioz" proposatu duena D. Amundarain izan da,
> jakinaren gainean proposatu duen "gomendioa" ez dela "aginduaren" parekoa,
> baina jakinaren gainean orobat medikuak proposatu ohi duena "agindua" baino
> gehiago "gomendioa" dela, jakinaren gainean orobat ñabardura hori
> esplizitatu beharrik ez zegoela, jakinaren gainean, alegia, neure
> esperientzian medikuekin, aspaldi honetan bederen hain ugaria izan dudan
> horretan, medikuari ez diodala aitortu sekula ezer "agintzeko" (zuk zeuk,
> nire ustez arrazoirik gabe, nahiago duzunez, ezer "preskribitzeko")
> ahalmenik; baizik eta proposatzeko edo gomendatzeko bakarrik; inoiz ez
> diodala utzi erabakitzeko nor bezala dudan eskubideari. Badakit urrats hau
> zure ikuspegitik kanpo dagoela, baina arlo linguistiko baino harago,
> zerbait gehiago adierazi nahi izan dut. DIONISIO AMUNDARAIN
>
> El mié, 19 may 2021 a las 9:26, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en
> bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>
>>
>>
>> Barkatu honekin segitzea, Bittor, hoberako izango delakoan.
>>
>>
>>
>> "Medikuaren gomendioz" hori ez dakit nondik irten den, baina ezin
>> desegokiagoa da.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
>> *Sent:* miércoles, 19 de mayo de 2021 8:36
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>> Zirt edo zart egin behar denez eta hiztegia preskriptiboa bainoago
>> deskriptiboa den heinean, hiru forma paratuko ditut, ohartxorik edo
>> azalpenik gabe (zaharkitua den ala ez den azalpenik eman gabe), egun
>> erabiltzen delako eta arras sustraituta dagoelako; besterik gabe.
>>
>>
>>
>> Mila mila esker guztioi, zuekin aunitz ikasten da benetan.
>>
>>
>>
>> Bitor
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 mai. 18, ar. (18:31)):
>>
>> Nik uste gauza bat dela erdarazkoen ohitura, ez zaiela gustatzen
>> mediekuei "ordeno, mando..." esatea? Eta zer? Euskaraz beti esan dugu
>> "medikuak esanda edo medikuaren aginduz". Zertan kanpo hizkuntzen hain
>> mirabe? Nik behintzat, "medikuaren gomendioz" ez bada (eta konforme ez dela
>> aginduaren pareko), "medikuaren aginduz" esango nuke. Dionisio Amundarain
>>
>>
>>
>> El mar., 18 may. 2021 16:19, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> Eta nire galderen erantzuna...?
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 mai. 18, ar. (16:11)):
>>
>> >> Orduan, aukeratu: "medikuaren aginduz" ala "fakultatiboaren
>> preskripzioz/preskripzio fakultatiboz".
>>
>>
>>
>>
>>
>> https://falacias.escepticos.es/index.php/falacia-del-falso-dilema/
>>
>>
>>
>> J
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210519/8c08f0a9/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago