[itzul] BCE eta CE

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 20, 12:15:15, CEST 2021


Egun on! Euskaltzaindiak ez du arautu ezer Wikipediara bidali zigun
erantzunaren arabera. Berria
<https://www.berria.eus/estiloliburua/galdera-erantzunak/352>dugu, beraz,
erreferentzia nagusia:

*Before the Common Era* (BCE) = *Oraingo Aroaren Aurreko* (o.a.a.)
*Common Era* (CE) = *Oraingo Aroko* (o.a.)


Ikus informazioa osorik Berriaren estekan. Ondo segi

Iņaki Lopez de Luzuriaga

On Wed, 19 May 2021 at 21:46, PATXI ANGULO <patxi.angulo a bildua ehu.eus> wrote:

> Arratsalde on,
>
> hainbat lekutan, Wikipedian esaterako, historiako datak emateko, BCE
> eta CE erabiltzen dira hauek emateko:
>
> BCE = before common era = Kristo aurreko
>
> CE = common era = Kristo ondoren
>
> horrela saihesten dute Kristo eta erlijio kristaua hartzea erreferentzia
> gisa.
>
> Nola emango genuke euskaraz?
>
> gure aro aurreko = GAA edo g.a.a.
>
> gure aroko = GA edo g.a.
>
> Eskerrik asko,
>
> Patxi Angulo
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210520/e8ea7b86/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago