[itzul] a intervalos regulares

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 3, 13:40:52, CET 2021


Eskerrik asko guztiei zuen ekarpenengatik.

"Zenbait/hainbat kilometrotik behin" espresioaren inguruan, hiru ohar
bururatzen zaizkit:
1.- Ziur egon beharra dagoela aplikatu nahi den kasu zehatzean distantzia
kilometrotan neurtzen dela, eta ez beste unitate batean. Eta ziurtasun hori
lortzea ez da beti posible izaten.
2.- KilometroTIK behin ala kilometroAN behin?
3.- Ez zait argi geratzen espresio honek behar bezain argi uzten ote duen *a
intervalos regulares*ek nabarmenki azpimarratu nahi duen maiztasun zehatza.
Gogora ekarri beharra dago euskarazko *noizean behin* espresioa ez zaiola
gehienetan aplikatzen maiztasun erregular bati*.*

Izan ere, a* intervalos regulares* espresio honekin gertatzen zaigunak
gogorarazten dit *periódicamente*rekin gertatzen zaigun gauza bera:
normalki, *aldizka *itzulita ikusi izan dut, baina *aldizka, *damurik, batere
unibokoa ez denez gero (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia), printzipioz ez
dago garbi jakiterik *de vez en cuando* ala *periódicamente *esan nahi ote
duen: zer esan nahi da* aldizka ordaintzen du/etortzen da/txostena egiten
du *esaldiaren tankerakoekin? Ezen *paga periódicamente* eta *paga de vez
en cuando* ez dira, ez, gauza bera.

"Tarte erregularretan". Horri buruz, nik esango nuke ezen, "tarteKA" esaten
badugu tarte horiek nahitaez erregularrak ez direnean, bada, erregularrak
direnean, "tarte erregularKA" beharko genukeela esan.

Gilenek aipatu duen "bitarterik bitarte" hori oso kontuan edukitzekoa eta
egokia iruditu zait, eta, ikusi dudanez, Orotarikoan behintzat agertzen da,
jasota.

Eskerrik asko guztioi, berriro ere.


Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Julian Maia (julian.maia a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2021 aza.
3, az. (10:15)):

> Egun on denoi:
>
>
>
> “Tarte erregularretan” jartzeko eragozpenik bada? Bertzenaz: “hainbat
> kilometrotik behin”?
>
>
>
> Julian
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *De:* Edurne Sagastume <edur.sagas a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* martes, 02 de noviembre de 2021 13:16
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] a intervalos regulares
>
>
>
> "Zenbait kilometrotik behin" gustatzen zait.
>
> eta, elkarren arteko distantzia berean?
>
> edur
>
>
>
> El mar, 2 nov 2021 a las 13:09, Fernando Rey (<fernando.rey a bildua unavarra.es>)
> escribió:
>
> "Zenbait kilometrotik behin" izan liteke soluzioa. Ez nago seguru.
>
> Ongi izan.
>
> Fernando
>
>
>
>
>
> Fernando Rey Escalera
> Jefe de Sección - Atalburua
> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
> +34 948 16 9027
> *fernando.rey a bildua unavarra.es* <fernando.rey a bildua unavarra.es>
> *Web* <http://www.unavarra.es> | *Facebook*
> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | *Twitter*
> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
>
> El 02/11/2021 a las 13:01, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Kaixo, lagunok.
>
>
>
> Esaldia hauxe da: "instalar puntos de recarga y de repostaje a intervalos
> regulares en las principales autopistas".
>
>
>
> "A intervalos regulares" hori modu txukun eta laburrean nola euskaratuko
> zenukete?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/c2dea200/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/c2dea200/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago