[itzul] Jarduera eta ariketa fisikoa

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Aza 9, 12:13:00, CET 2021


Eskerrik asko zuri ere, Patxi.

Amaia

Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 aza. 9, ar. (11:28)):

> Aupa, Amaia:
>
> Iruditzen zait aipatu duzun aditzaren gorabeherak zerbait salatzen duela:
>
>    - *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du. *[batera
>    hartzen eta jarduera/ariketa bereizkuntza gutxitzen ari garela dirudi, ez?]
> - * Jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen
>    laguntzen dute. * [bereizkuntza egiten ari gara]
>
> (Alfontsorekin ados, azken oharra barne).
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 aza. 9, ar. (09:46)):
>
>> Egun on:
>>
>> Esku artean dudan testu batean, *jarduera fisikoa* eta *ariketa fisikoa*
>> terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez
>> dakit nahikoa den *fisiko *behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi
>> terminoetan agertzea.
>>
>> Adibidez:
>>
>> *Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak*: alegia, *jarduera fisikoaren
>> eta ariketa fisikoaren onurak* esan nahi luke berez, eta iruditzen zait *fisiko
>> *errepikatzen ez badugu arriskua dagoela* [jarduera] eta [ariketa
>> fisikoaren onurak]* ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik,
>> ariketa fisikoaren onurak).
>>
>> *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du*:
>> berez,* jarduera fisikoak eta ariketa gaixotasunak gutxitzen fisikoak
>> laguntzen dute*; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da
>> aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).
>>
>> Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina
>> pisu samarra egiten zait aldiro *fisiko *errepikatzen ibili beharra,
>> egia esan.
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211109/eba1aace/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago