[itzul] Jarduera eta ariketa fisikoa
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
As, Aza 9, 10:11:21, CET 2021
Aupa, Amaia:
Iruditzen zait aipatu duzun aditzaren gorabeherak zerbait salatzen duela:
- *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen
du. *[batera
hartzen eta jarduera/ariketa bereizkuntza gutxitzen ari garela dirudi, ez?]
- * Jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen
dute. * [bereizkuntza egiten ari gara]
(Alfontsorekin ados, azken oharra barne).
<https://www.elhuyar.eus/>
*Patxi Petrirena Altzuguren*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 aza. 9, ar. (09:46)):
> Egun on:
>
> Esku artean dudan testu batean, *jarduera fisikoa* eta *ariketa fisikoa*
> terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez
> dakit nahikoa den *fisiko *behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi
> terminoetan agertzea.
>
> Adibidez:
>
> *Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak*: alegia, *jarduera fisikoaren
> eta ariketa fisikoaren onurak* esan nahi luke berez, eta iruditzen zait *fisiko
> *errepikatzen ez badugu arriskua dagoela* [jarduera] eta [ariketa
> fisikoaren onurak]* ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik,
> ariketa fisikoaren onurak).
>
> *Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du*:
> berez,* jarduera fisikoak eta ariketa gaixotasunak gutxitzen fisikoak
> laguntzen dute*; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da
> aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).
>
> Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina
> pisu samarra egiten zait aldiro *fisiko *errepikatzen ibili beharra, egia
> esan.
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211109/b64e9669/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago