[itzul] 'Menos es más'

Iñaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ast, Aza 25, 21:29:27, CET 2021


Uste dut funtziona dezakeela: "Gutxiago eta hobeto"

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 aza. 25, og. (17:17)):

> Euskarazko Wikipedian "gutxiago gehiago da" jarri dute.
>
> Baina ulertzen dut zure zalantza, ezen euskarazko esaldi hori ez da guztiz
> erraza deskodifikatzen. Adibidez, baten bat suerta liteke
>
> *[X] "gutxiago gehiago" da*
>
>
> ulertzeko bidean eta, hortaz, kontraesan hori ebatzi ezinean.
>
> Nik honela emango nuke:
>
> *GutxiagoA gehiago da.*
>
>
> Izan ere, esaldi horretan ez al gara ari adberbio bat (*gutxiago*)
> substantibo gisa erabiltzen? Bada, erabil dezagun substantiboek euskarazko
> esaldiaren posizio horretan izaten duten tratamendua emanez. Hots,
> mugatzailearekin.
>
> Iruditzen zait mugatzaile den *a* letra bakan horren presentzia xumeak
> zeharo argitzen duela bestela nahiko ilun geldituko litzatekeen esaldi bat.
>
> Bestetik, ez zait iruditzen problemarik eduki beharko genukeenik adberbio
> bat substantibo bezala erabiltzearekin. Esate baterako, adjektiboa
> substantibo bezala ere maiz erabiltzen da (*"Ai, hau gauaREN
> ZORAGARRIA..."* dio gabon kantak, adibidez).
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Sergio Azkarate , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (13:27)):
>
>> Arratsalde on.
>>
>> Zelan itzuli izan duzue hori?
>>
>> Kasu honetan: modaren eta diseinuaren testuinguruan.
>>
>>
>> Sergio
>>
>> [image: https://goiena.eus/bazkidetu/] <https://goiena.eus/bazkidetu/>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211125/5fa31fdf/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago