[itzul] 'Menos es más'
Sergio Azkarate
xuxen a bildua goiena.eus
Or, Aza 26, 08:46:36, CET 2021
Eskerrik asko erantzun guztiengatik!
Sergio
Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (21:31)):
> Uste dut funtziona dezakeela: "Gutxiago eta hobeto"
>
> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 aza. 25, og. (17:17)):
>
>> Euskarazko Wikipedian "gutxiago gehiago da" jarri dute.
>>
>> Baina ulertzen dut zure zalantza, ezen euskarazko esaldi hori ez da
>> guztiz erraza deskodifikatzen. Adibidez, baten bat suerta liteke
>>
>> *[X] "gutxiago gehiago" da*
>>
>>
>> ulertzeko bidean eta, hortaz, kontraesan hori ebatzi ezinean.
>>
>> Nik honela emango nuke:
>>
>> *GutxiagoA gehiago da.*
>>
>>
>> Izan ere, esaldi horretan ez al gara ari adberbio bat (*gutxiago*)
>> substantibo gisa erabiltzen? Bada, erabil dezagun substantiboek euskarazko
>> esaldiaren posizio horretan izaten duten tratamendua emanez. Hots,
>> mugatzailearekin.
>>
>> Iruditzen zait mugatzaile den *a* letra bakan horren presentzia xumeak
>> zeharo argitzen duela bestela nahiko ilun geldituko litzatekeen esaldi bat.
>>
>> Bestetik, ez zait iruditzen problemarik eduki beharko genukeenik adberbio
>> bat substantibo bezala erabiltzearekin. Esate baterako, adjektiboa
>> substantibo bezala ere maiz erabiltzen da (*"Ai, hau gauaREN
>> ZORAGARRIA..."* dio gabon kantak, adibidez).
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Sergio Azkarate , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (13:27)):
>>
>>> Arratsalde on.
>>>
>>> Zelan itzuli izan duzue hori?
>>>
>>> Kasu honetan: modaren eta diseinuaren testuinguruan.
>>>
>>>
>>> Sergio
>>>
>>> [image: https://goiena.eus/bazkidetu/] <https://goiena.eus/bazkidetu/>
>>>
>>
--
<https://goiena.eus/bazkidetu/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211126/a4b6dfd5/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago