[itzul] Muera-Arbieto

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Al, Aza 29, 18:08:03, CET 2021


> Ezagutzen duzue euskarazko izenik?
>
> Tratamientos con las aguas minero-medicinales procedentes del 
> manantial de Muera-Arbieto.
>
Irudipena daukat Muera hori gaztelaniazko toponimoa izango dela, «gatza» 
esan nahi duena, «salmuera» den bezala, bertako urak gaziak direlako.

Hemen duzu iturriari buruzko informazio asko, gaztelaniaz:
https://www.euskalmemoriadigitala.eus/applet/libros/JPG/002667/002667.pdf

Urduñako Udalaren mapa toponimikoan ez dira ageri, ez Muera ez Arbieto:
http://www.urduna.com/Documents/20201214_URDUNA_REV-150ppp-b.pdf

EODAn ez dira ageri, ezta ere; Arbieto soilik deitura gisa dokumentatzen du.

Galdetzea diozu, badaezpada ere, udaleko euskara teknikariari: 
euskara a bildua urduna.com.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211129/33e9ed75/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago