[itzul] "Informazio batzuk"

Ane Garai anegarai.itzul a bildua gmail.com
Ast, Urr 14, 13:51:55, CEST 2021


Webgune bateko argibideak dira, bai. Uste dut "datu batzuk" jarriko dudala,
testuinguruan ondoen jotzen dit horrek.
Eskerrik asko guztioi!

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era
       De lunes a viernes, de 8:00 a 15:30



Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 urr. 14, og. (12:24)):

> "Some info" horrekin zertaz ari dira? Albisteez? Norbaitek
> jakinarazitako/salatutako zerbaitetaz? Webgune bateko argibideez?
> Informazio gehiago, mesedez ;-)
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Ane Garai (anegarai.itzul a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> urr. 14, og. (07:40)):
>
>> Kaixo,
>> Leku batean baino gehiagotan topatu dut "informazio batzuk" (kasu
>> honetan, ingeleseko "some info" itzultzeko), baina niri arraro samar egiten
>> zait... ez dut horren zuzentasunari/zuzentasun ezari buruz ezer aurkitu,
>> baina naturalagoa iruditzen zait "datu batzuk".
>> Zer deritzozue zuek?
>> Eskerrik asko
>>
>> Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era
>>        De lunes a viernes, de 8:00 a 15:30
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211014/a5615d85/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago