[itzul] Lanchar, pedriza, berrocal, canchal

Joseba jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Al, Urr 25, 19:55:10, CEST 2021


axun_epelde a bildua ikasbidea.net

El jue, 14 oct 2021 a las 13:38, Leire (<leirearano a bildua outlook.es>) escribió:

> Egun on denoi.
>
> Geologiako ikasliburu batean ageri zaizkit termino horiek; Batxilergoko 1.
> mailakoa da liburua.
>
> Lehenbiziko hirurak magmatismoaren ondorioz sortutako erliebe-formen
> artean ageri dira. Bolkanismoak zer forma sortzen dituen aipatu ondoren,
> ikasleei azaldu nahi diete prozesu plutonikoek ere badutela eragina
> paisaian, prozesu exogenoek Lurraren gainazaleko materialak kentzen
> dituztenean granito, diorita eta abarren kokapenak azaleratuta geratzen
> direlako. Eta bi forma mota (edo) aipatzen dituzte: batetik, "lanchares"
> direlako horiek, eta bestetik, "pedrizas y berrocales". Honela definitzen
> dituzte:
>
> * *Los* *lanchares* son extensiones llanas de roca que se generan cuando
> los plutones con superficie plana afloran a la superficie.
> Hor zehar ikusi dudanez, "lanchar"-en sinonimoak lirateke, adibidez,
> "losar" eta "laja".
> Euskaraz, materialen batean, "*harlauzadi*" ikusi dut, baina ez dakit
> ba...
> Zuzena da? Astakeria? Termino zehatzik "asmatu" gabe besterik gabe
> deskribatuta eman beharko genuke edo ematen da euskaraz?
>
> * *Las pedrizas y berrocales.* Son relieves formados por grandes plutones
> de superficie curva que afloran por la erosión y que son, a su vez,
> erosionados, por lo que adquieren formas redondeadas (caos de bolas) o
> enormes masas abovedadas llamadas *domos* o *yelmos*.
>
> Lehen-lehenik, definizioari buruzko zalantza daukat. Izan ere, geologiako
> beste material batzuetan ikusi dudanez, paisaia granitikoetan sortzen diren
> forma nagusiak hauek dira, handienetik txikienera nolabait (erliebea
> aldatuz eta higatuz doan heinean):
> 1) domos
> 2) crestones / crestas
> 3) caos de bolas (=berrocales);  horiei, desplazamendua izan badute eta
> haranen mazela edo oinean metatuta ageri badira, "pedriza" esaten omen zaie.
> 4) lanchares
> ...
> 5) hareharriak
>
> Nolabaiteko hierarkia hori zuzena bada, azalpena okerra edo aldrebes
> samarra da, ezta? Alegia, lehenbizi domoak agertuko/eratuko lirateke, eta,
> gero, higaduraren eraginez, "pedriza" eta "berrocal" edo "caos de bolas"
> direlako horiek, ala? Oker nabil?
>
> Eta terminologiari dagokionez:
> a) "berrocal" hitza inguru granitikoetarako erabiltzen (omen) denez,
> sinonimotzat har daitezke "caos de bolas", "caos de bloques", "mar de
> bloques", "campo de bloques" (block field)...? * Bola-kaos* esanda zuzen
> nabil?
> b) "pedriza" adierazteko, badago euskaraz termino zehatzik? Ala besterik
> gabe "*harritza*" erabiltzea zuzena da?  Eta hala bada, nola bereizi
> "canchal" terminotik? Edo ez dago zertan?
>
> Izan ere, prozesu exogenoak lantzen hasitakoan aipatzen dute hori, "
> *canchal*"; zehazki, meteorizazio fisikoko mekanismoetan, gelifrakzioaz
> ari direnean: gelifrakzioa mendietan gertatzen denean, "canchal" direlako
> horiek sortzen omen dira. Hor ere "harritza"?
>
> Horiexek nire zalantzak. Norbaitek laguntzerik bai? Fabore galanta egingo
> lidake!
>
> Aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan denok.
>
> leire
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211025/ae6679b2/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago