[itzul] Lanchar, pedriza, berrocal, canchal

Leire leirearano a bildua outlook.es
Ast, Urr 14, 13:19:10, CEST 2021


Egun on denoi.

Geologiako ikasliburu batean ageri zaizkit termino horiek; Batxilergoko 1. mailakoa da liburua.

Lehenbiziko hirurak magmatismoaren ondorioz sortutako erliebe-formen artean ageri dira. Bolkanismoak zer forma sortzen dituen aipatu ondoren, ikasleei azaldu nahi diete prozesu plutonikoek ere badutela eragina paisaian, prozesu exogenoek Lurraren gainazaleko materialak kentzen dituztenean granito, diorita eta abarren kokapenak azaleratuta geratzen direlako. Eta bi forma mota (edo) aipatzen dituzte: batetik, "lanchares" direlako horiek, eta bestetik, "pedrizas y berrocales". Honela definitzen dituzte:

* Los lanchares son extensiones llanas de roca que se generan cuando los plutones con superficie plana afloran a la superficie.
Hor zehar ikusi dudanez, "lanchar"-en sinonimoak lirateke, adibidez, "losar" eta "laja".
Euskaraz, materialen batean, "harlauzadi" ikusi dut, baina ez dakit ba...
Zuzena da? Astakeria? Termino zehatzik "asmatu" gabe besterik gabe deskribatuta eman beharko genuke edo ematen da euskaraz?

* Las pedrizas y berrocales. Son relieves formados por grandes plutones de superficie curva que afloran por la erosión y que son, a su vez, erosionados, por lo que adquieren formas redondeadas (caos de bolas) o enormes masas abovedadas llamadas domos o yelmos.

Lehen-lehenik, definizioari buruzko zalantza daukat. Izan ere, geologiako beste material batzuetan ikusi dudanez, paisaia granitikoetan sortzen diren forma nagusiak hauek dira, handienetik txikienera nolabait (erliebea aldatuz eta higatuz doan heinean):
1) domos
2) crestones / crestas
3) caos de bolas (=berrocales);  horiei, desplazamendua izan badute eta haranen mazela edo oinean metatuta ageri badira, "pedriza" esaten omen zaie.
4) lanchares
...
5) hareharriak

Nolabaiteko hierarkia hori zuzena bada, azalpena okerra edo aldrebes samarra da, ezta? Alegia, lehenbizi domoak agertuko/eratuko lirateke, eta, gero, higaduraren eraginez, "pedriza" eta "berrocal" edo "caos de bolas" direlako horiek, ala? Oker nabil?

Eta terminologiari dagokionez:
a) "berrocal" hitza inguru granitikoetarako erabiltzen (omen) denez, sinonimotzat har daitezke "caos de bolas", "caos de bloques", "mar de bloques", "campo de bloques" (block field)...?  Bola-kaos esanda zuzen nabil?
b) "pedriza" adierazteko, badago euskaraz termino zehatzik? Ala besterik gabe "harritza" erabiltzea zuzena da?  Eta hala bada, nola bereizi "canchal" terminotik? Edo ez dago zertan?

Izan ere, prozesu exogenoak lantzen hasitakoan aipatzen dute hori, "canchal"; zehazki, meteorizazio fisikoko mekanismoetan, gelifrakzioaz ari direnean: gelifrakzioa mendietan gertatzen denean, "canchal" direlako horiek sortzen omen dira. Hor ere "harritza"?

Horiexek nire zalantzak. Norbaitek laguntzerik bai? Fabore galanta egingo lidake!

Aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan denok.

leire
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211014/077fc462/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago