[itzul] Pozkida

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 21, 18:54:59, CEST 2022


Kaixo guztioi.

Zuentzat, zer esan nahi du "pozkida" hitzak? Hiztegiak ez baitira ados
jartzen.

Hara zer dioen Euskaltzaindiarenak:

   -  iz. * Jas.* Nahigabeen aringarria. *Ahulei indarra, eriei osasuna,
   nahigabetuei pozkida. Bere miserien pozkida bilatuz. Agur zeruko eguzki
   pozkidaz betea, agur bekatarien kaia eta estalpea*.

Hots, "kontsolamendua".


Eta Elhuyar Hiztegiak, Euskaltzaindiak jasotako eliz kanta zati berari
buruz:

   -

   *iz.* *gozo* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/gozo>, *contento*
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/contento>; *alegrķa*
   <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/alegria>

   *agur zeruko eguzki pozkidaz betea*: salve sol del cielo llena de gozo

Ez dut uste "kontsolamendua" eta "poza" bi kontzeptu desberdin direla
azpimarratzea oso jarrera punttalakurloa hartzea denik, ez?

Kurioski, baina, Euskaltzaindiak ez bide du hainbesteko desberdintasunik
hautematen. Ezen hona zer dioen "kontsolamendu" hitzari buruz:

   -  iz. *Ipar.* Kontsolatzea, pozbidea. *Kontsolamendu handia eman
   didazu. Munduko kontsolamenduen bila*.

"Kontsolatzea, pozbidea"? Zertan gelditzen gara? Bata ala bestea?


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220421/81f4021e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago