[itzul] nongoa eta nondarra (edo nongotarra)

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Abu 10, 13:42:08, CEST 2022


Andoaindar Iruņeratua naizen honen ustetan, -KO/GO bukaeradun hitzek,
erabilera batean, jentilizioaren esanahi bera dute. Donostiako hiru
damatxoak donostiarrak zirelakoan gaude, ezta?
Egia da, baina, "Andoaingo" badela "Andoainen dagoena" ere, eta, alde
horretatik, adibidez, "Andoaingo tolosarrak" esan daitekeela, erabilera
horretan kokapen edo bizilekua eta jatorria bereizirik.
Baina horrek ez du ezertan ukatzen, nire ustez, erabateko sinonimo bezala
ere erabili ahal izatea eta, erabili ere, horrela erabiltzen dela askotan.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du mikel ximon iriondo (ximon.iri a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 abu. 10, az. (13:26)):

> Faustikoaz eta faustiarraz irakurtzen hasi era kontu horri loturik (hari
> arrunt meheak josten badu ere), galdera bat etorri zait eskean.
> Ba al da ezberdintasunik nongoa esan ala nondarra esan? Andoiangoa esatea
> eta Andoaindarra esatea hauza bera da? eta Andoainen jaio eta Tolosaratu
> dena, esaterko?
>
> Milesker
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220810/124f9d39/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago