[itzul] Lore- estudioa...

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Abu 19, 13:49:12, CEST 2022


¨lore-denda" gabe, "loradenda" behar luke (*Euskaltzaindiaren Hiztegia*).
Bestalde, "denda" edo "estudio" kontuari dagokionez, dendariak "estudio"
jarri nahi du, eta garbi dago loradenda bat izango dela baina jabeak
adierazi nahi du ez dela denda hutsa (ideiak emango dituelako edo
lore-konposizioak sortuko dituelako, adibidez) eta beste "maila" bat duela;
alegia, denda kontzeptutik bereizi nahi du, eta ez diot eragozpenik ikusten
"estudio" hitza erabiltzeari. *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, honela ageri
da "estudio" hitzaren hirugarren adiera:

<*estudio*.  Alor intelektual edo artistikoetan dihardutenek izan ohi duten
langela. *Eskolak ematen zizkien etxean zuen estudio txikian*. >

Azkenik, "lore-estudioa" edo "lore estudioa" kontuari dagokionez, biak
zuzenak dira.
Nik "lore-estudioa" jarriko nuke marrazale amorratua naizelako, baina
norberaren aukera da. Nolanahi ere, errotulu bat denez, litekeena da letra
larriak erabili nahi izatea. Kasu horretan, nik aholku hau emango nioke:

<X lore-estudioa> BAI
<X LORE-ESTUDIOA> BAI
<X lore estudioa> BAI
<X LORE ESTUDIOA> BAI

<X Lore-estudioa> ? (enpresaren izen formala balitz, hala nola "X
Lore-estudioa SL", bale, baina deskribatzaile hutsa bada, hobe ele
minuskulaz)
<X Lore estudioa> ? (enpresaren izen formala balitz, hala nola "X Lore
estudioa SL", bale, baina deskribatzaile hutsa bada, hobe ele minuskulaz)
<X Lore Estudioa> EZ

Hau idatzi du Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala
(itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus) erabiltzaileak (2022 abu. 17, az. (09:33)):

> Egun on, gure herriko dendari batek lore- dendako kartela ipintzeko
> ESTUDIO berba erabili gura dau.
> Ez dakit "lore- denda" moduan jokatu behar dan "estudio" berbagaz.
> Zelan ipini beharko leuke "lore estudioa" ala "lore- estudioa"?
>
> Eskerraz aurretiaz.
>
>
>
> ------------------------------
>
> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira.
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
>
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan:
> ingurumena guztion kontua da.
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*



-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220819/1bd06466/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 3d892f73-6958-491d-a945-15e6f3fb1728.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 75526 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220819/1bd06466/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago